Yoko Onoren 'Jarraibideak' dagoz ikusgai Bilboko Abandoibarra etorbidean

Bizkaie! 2014-07-01 10:43   Kulturea

Bilboko Abandoibarra etorbidetik oinez zein ibilgailuan igarotzen diranek Yoko Onoren Jarraibideak lanen hautaketa bat ikusteko aukerea izango dabe bagilaren 30etik garagarrilaren 15era bitartean, Yoko Ono. Half-A-Wind-Show. Atzera begirakoa erakusketearen harira.

Bilboko Abandoibarra etorbidetik oinez zein ibilgailuan igarotzen diranek Yoko Onoren Jarraibideak lanen hautaketa bat ikusteko aukerea izango dabe bagilaren 30etik garagarrilaren 15era bitartean, Yoko Ono. Half-A-Wind-Show. Atzera begirakoa erakusketearen harira, Guggenheim Bilbao Museoak jakinarazo dauenez.

Jarraibide horreek udaletxearen, museoaren beraren eta Deustuko zubiaren artean ipini dira, Bilboko itsasadarraren bi ibaiertzetan. Gidalerro horreek idatziz zein ahoz emon zituan artisteak, eta proposamen mundu zabala edegiten dabe.

Kontuak kontu, ohi baino eginkizun aktiboagoa esleitzen jako artelana behatzen dauenari, horreetako asko amaitu bakotzat jo daitekezalako ikusleak parte hartzen ez badau, bai benetan zeozer eginez zein zeozer imajinauta.

Yoko Ono. Half-A-Wind-Show. Atzera begirakoa erakusketeak Seguros Bilbaoren babesa dauka eta arte kontzeptualaren eta performancearen aitzindaria dan Yoko Onoren ibilbide artistikoa eta bizitza aztertzen dau. Ikusgai izango da irailaren 4ra arte.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu