Kalidadezko metal eta pop-rock musikea entzun ahal izango da Bilboko Aste Nagusian
2014-06-30 14:36 MusikeaSekula baino hautagai gehiago aurkeztu dira Aste Nagusiko bertoko metal eta pop-rock jaialdira, 121 talde. Antolatzaileek kalidade handiko eta estilo ugaritako musikariak aukeratu ditue eta, abuztuaren 16tik 23ra, egunero kontzertuak egongo dira Bilborock aretoan. Zehatz esateko, zortzi saiotan, 16 taldek joko dabe.
Sekula baino hautagai gehiago aurkeztu dira Aste Nagusiko bertoko metal eta pop-rock jaialdira, 121 talde. Antolatzaileek kalidade handiko eta estilo ugaritako musikariak aukeratu ditue eta, abuztuaren 16tik 23ra, egunero kontzertuak egongo dira Bilborock aretoan. Zehatz esateko, zortzi saiotan, 16 taldek joko dabe. Dagoeneko 29. ekitaldira heldu da Aste Nagusiko hitzordu hau.
Bilboko Aste Nagusiko metal eta pop rock jaialdiko antolatzaileek, batez be, aurten aurkeztu dan talde kopurua azpimarratu dabe. Oso pozik gagoz musikarien erantzunagaz, Bizkaian gero eta talde gehiago dagozala eta harrobi ona daukagula ikusi dogu, adierazo dau Luis Solok, jaialdian parte hartuko dabenak aukeratzen ibili danetako batek. Igaz, 78 talde aurkeztu ziran eta, 2012an, 83. Aurten, 121 taldek emon dabe izena, jaialdiaren 29 urteetan lortu dan zenbakirik altuena. Errekorra lortu dogu, baina ganera, kontuan euki behar da, igaz baino 50 talde gehiago izan doguzala aukeran aurten, nabarmendu dau Itziar Urtasun Bilboko Udaleko jaietako zinegotziak. 70 talde Bilbo eta inguruetakoak dira eta, ganerako 51k, Bizkaiko beste eskualdeetakoak.
Talde guztien artean, 16 aukeratu ditue Aste Nagusian joteko. Metala eta pop-rocka zentzu zabalean ezagutu ahal izango da, estilo ugaritako taldeak izango diralako. Soul Hip-Hop estiloan, Aresan Sound eta Nikita Jazz egongo dira. Folk-pop fusioaren alorrean, Bostenbor eta Sin Rumba Fija. Longboards taldearen Surf estiloa eta Los Brazosen Rock´n´Bluesa be egongo dira. Malasiento eta Memoria de Pez Rock and Rollaren ordezkari izango dira eta soinu utopikoagoak ekarriko ditue Aizkorak Zorroztu eta Educados taldeek. Metal alorrean, hiru kontzertu, sei talde egongo dira Bilborocken. Hard Rockaren ordezkari, Highlights eta Midnight Road izango dira, metal modernoa Dabelyuk ekarriko dau eta Unbreath melodikoagoa be egongo da. Trash metal soinuak, Matutano eta Knivesen eskutik etorriko dira. Estilo gehienak ordezkatuta dagoz eta kalidadeko musikea izango da, ziurtau dau Itziar Urtasunek, edozein entzulek disfrutauko dau.
2014ko metal eta pop-rock jaialdira aurkeztu diran 121 taldeen artean, badagoz datu esanguratsu batzuk. Emakumeren bat daukien 20 talde aurkeztu dira, igaz baino gitxiago. Euskeraz abestiren bat daukienek, barriz, gora egin dabe eta, aurten, ehuneko 25 dira. Ingelesak gero eta presentzia handiagoa dauka, 37 taldek erabilten dabe hizkuntza hori. Bestetik, aitatu behar da, aurreko edizinoetan egin dan legez, Bilbo Hiria pop-rock lehiaketako irabazleek lekua daukiela Aste Nagusiko jaialdian. Educados taldeak, Bilboko talde onenaren saria eskuratu eban lehiaketan eta, Unbreath, barriz, Bizkaiko onena izan zan. Azkenengo eguneko kontzertuan joko dabe biek.
Abuztuaren 16tik 23ra, zortzi emonaldi egongo dira eta bakotxean talde bi. Kontzertu guztiak 20:00etan izango dira, Bilborock aretoan. Koldo Munitxa metal saileko arduradunak adierazo dauenez, aurkeztu diran talde guztiei eskerrak emon nahi deutsedaz, eta datorren urterako, talde guztiak izena emotera animau nahi dodaz, merezidu dau Bilboko Aste Nagusian joteko aukerea eukitea. Hurrengoa, Aste Nagusiko metal eta pop-rock jaialdiaren 30. ekitaldia izango da eta, antolatzaileek azaldu dabenez, sasoi onean helduko da hitzordua zifra biribil horretara.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!