Bilbo Hiria 26. Pop Rock Lehiaketan parte hartuko daben 38 taldeak aukeratu ditu epaimahaiak

Bizkaie! 2014-06-27 14:51   Musikea

Aurtengo edizinoan 620 taldek emon dabe izena, eta holan, inskripzinoek %10eko igoerea izan dabe aurreko edizinoagaz konparauta. Zehatz esateko, Pop Rock modalidadeko 449 taldek, Metal arloko 122 taldek eta Elektronika eta Beste Joera Batzuetako 49 taldek emon dabe izena. Jatorriaren arabera, Euskal Herriko taldeak %25 dira, Estadukoak %71 eta beste herrialde batzuetakoak %4.

Bilboko Udaleko Euskera, Gazteria eta Kirol Saileko Gazteria Zerbitzuak antolatutako Bilbo Hiria Pop Rock lehiaketearen 26. edizinoa egingo da, beste behin, Bilborock aretoan, eta musika arloko adituek osotutako epaimahaiak aukeratu ditu dagoeneko parte hartuko daben 38 taldeak.

Euskal Herri osotik, Frantziatik, Belgikatik, Bartzelonatik, Madrildik, Murtziatik, Asturiasetik, Cadizetik, Kantabriatik, Jaenetik, Errioxatik, Zaragozatik eta Valentziatik heldutako Pop Rock kategoriako 24 talde, Metal saileko hamar eta Elektronika eta Beste Joera Batzuetako lau talde izango dira lehian.

Antolakuntzeak jakinarazo dauenez, barritasun nagusi legez, garagarrilaren 4an lehiaketeak webgune barria jarriko dau martxan. Webgunearen bidez, aukeratutako taldeen abestiak ezagutu eta entzun ahal izango dira eta sailkatze faseko kontzertuen edo finalisten jarraipena egin ahal izango da. Kontzertuak irailean hasiko dira, Bilborocken.

Aurtengo edizinoan 620 taldek emon dabe izena, eta holan, inskripzinoek %10eko igoerea izan dabe aurreko edizinoagaz konparauta. Zehatz esateko, Pop Rock modalidadeko 449 taldek, Metal arloko 122 taldek eta Elektronika eta Beste Joera Batzuetako 49 taldek emon dabe izena. Jatorriaren arabera, Euskal Herriko taldeak %25 dira, Estadukoak %71 eta beste herrialde batzuetakoak %4.

Lehiaketea 18 eta 35 urte bitarteko gazteek osotutako musika taldeei zuzenduta dago. Helburua, taldeen lana babestu eta zabaltzeaz gan, nazinoarteko eta Estaduko hainbat taldegaz eszenatokia konpartiduteko aukerea eskaintzea da.

Sailkatze fasean, epaimahai espezializatuak hiru kidek osotutako epaimahai gazte baten laguntzinoa izango dau. Aukeratutako taldeek iraila eta zemendia bitartean modalidadeka egingo diran kontzertuetan parte hartuko dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu