Daniel Merinok bakarkako 11 urteko ibilbidea ospatuko dau Getxon
2014-06-26 10:38 MusikeaDaniel Merino kantautore getxotarrak bere 11 urteko bakarkako ibilbidea ospatuko dau barikuan, bagilaren 27an, Getxoko Andrés Isasi Musika Eskolan, 20:00etatik aurrera. Jeremias Johnson banda eta beste zenbait konbidadu izango ditu lagun. Kontzertua grabau egingo da, ondoren Concierto para Getxo en Sol Mayor CD eta DVDa argitaratzeko.
Daniel Merino kantautore getxotarrak bere 11 urteko bakarkako ibilbidea ospatuko dau barikuan, bagilaren 27an, Getxoko Andrés Isasi Musika Eskolan, 20:00etatik aurrera. Jeremias Johnson banda eta beste zenbait konbidadu izango ditu lagun. Kontzertua grabau egingo da, ondoren Concierto para Getxo en Sol Mayor CD eta DVDa argitaratzeko.
Getxoko Kultur Etxeak prentsa ohar bidez jakinarazo dauenez, saioan, bere jardueran zeharreko ibilbidea egingo dau musikari getxotarrak, eta bere lan onenak abestuko ditu. Country, folk eta rock doinuen eta Bob Dylan, Bruce Springsteen edo The Rolling Stones lako artista eta taldeen eragin handia dauka Merinoren musikeak.
Kontzertuak zati bi izango ditu: lehenengoa, formatu akustikoan, eta bigarrena, Jeremias Johnson taldeagaz. Bigarren zati horretan, Merino bere ibilbidean topau dituan artista batzuekaz agertuko da taula gainean da, esaterako, Rubia taldeko abeslari Sara Iñiguezegaz, Iñigo Coppel, Alfredo Gonzalez eta Edu Vazquez kantautoreakaz eta Hendrik Röever Deltonos taldeko abeslari eta gitarristeagaz.
Daniel Merinok 20 urte daroaz agertokietan zenbait talde eta artistakaz (The Gravetones, Smile, Rubia, Little Fish, Peter Abels, The Fakeband), eta apurka-apurka nabarmendu da Ipar Amerikako sustraietan oinarritutako musikeagaz, gaztelaniazko berbakaz. Orain arte bakarkako lau disko kaleratu ditu: Aventuras en la gran ciudad, Malos tragos, Otra vida eta El placer de no hacer nada.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!