Bilbao Eszenak jentaurrean erakutsiko dau aurtengo tailerretan egindako lana

Bizkaie! 2014-06-25 18:36   Kulturea

2013-2014ko ikasturtearen amaiereagaz batera, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren menpeko Bilbao Eszena Baliabide Eszenikoen Zentroak bertako tailerretan egindako lanaren emoitzak erakutsiko ditu jentaurrean. Horretarako, dobako bi antzezpen antolatu ditu, bata Bilbao Eszenaren egoitzan bertan bagilaren 26an, eta bestea BilboRocken hurrengo egunean.

2013-2014ko ikasturtearen amaiereagaz batera, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren menpeko Bilbao Eszena Baliabide Eszenikoen Zentroak bertako tailerretan egindako lanaren emoitzak erakutsiko ditu jentaurrean. Horretarako, dobako bi antzezpen antolatu ditu, bata Bilbao Eszenaren egoitzan bertan bagilaren 26an, eta bestea BilboRocken hurrengo egunean.

Lehenengo emonaldian, emakumeek historian izandako garrantzia aldarrikatzen daben zenbait antzezlan eskainiko dira, Bilbao Eszenak MaMa Crea kolektiboagaz batera abiarazo eban Emakume historikoak izenburuko sorkuntza eszenikoko tailerrean egindako lanaren emoitzak batuz. Tailer horretako eskolak martitik bagilera bitarteko eguen guztietan emon ditu Nuria Moran Crespo antzezle eta jantzigileak, ahaztutako emakume zientzialari, idazle, pintore edo abenturazaleen oroimena suspertzeko asmoz.

Bosna minutu inguruko pieza eszenikoak landu dira figura horreei buruz eta gaur egungo emakumeakaz daben loturearen ganean; lan horreek guztiak eguenean taularatuko dira, bagilaren 26an, 20:00etatik aurrera, antzerki-baliabideen udal zentroak Santutxuko Juan de Gardeazabal kaleko 3. zenbakian dauen egoitzan bertan.


Antzerki-prestakuntzako hastapen-tailerrak

Antzerki-baliabideen udal zentroak aurtengo ikasturtean antolatutako antzerki-prestakuntzaho lau hastapen-tailerretan (umeak, gazteak eta helduak) parte hartu daben 65 lagunek BilboRockeko oholtza gainean jardungo dabe barikuan, bagilaren 27an, 17:30etik aurrera. Aurrekoan legez, edozein sartu ahal izango da Mesedetako Kaian kokatutako areto honetan, aforoa bete arte.

Saioa ume eta gazteen antzezpenakaz abiatuko da. Ume-taldeak Ikastola honetan baino hobeto….edonon? antzeztuko dau, eta gazte-taldeak Hainbat persona, horrenbeste mundu izenburuko lana. Helduen tailerrari jagokonez, bi talde eratu dira (euskeraz eta gaztelaniaz), eta biak ala biak oholtza gainean agertuko dira 19:30etik aurrera. Euskerazko taldeak 15 minutuko pieza laburra atondu dau, eta gaztelaniazkoak 40 minutu ingurukoa, Con la que está cayendo izenburua daroana. Eguneroko bizimoduko albiste eta jazoeretan oinarritutako lan honek errealidadean ikusten doguzan personaien modukoak batzen dituan zirku bat irudikatzen dau, umorea eta dramea nahastauta.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu