'Interbentziñuak', Eibarreko fabrikak berreskuratzeko proposamen artistikoak

Bizkaie! 2014-06-20 12:41   Kulturea

Eibarren hutsik dagozan eta erabilten ez diran eremu eta eraikin industrialak berreskuratzeko Interbentziñuak egitasmo artistikoa inauguratuko da bagilaren 20an, Eibarko BHren fabrika zaharrean. EHUko Arte Ederren Fakultadeak, Berreibar Ekimen Kulturala alkarteak eta Eibarko Udalak jardun dabe alkarlanean.

Eibarren hutsik dagozan eta erabilten ez diran eremu eta eraikin industrialak berreskuratzeko Interbentziñuak egitasmo artistikoa inauguratuko da bagilaren 20an, Eibarko BHren fabrika zaharrean. EHUko Arte Ederren Fakultadeak, Berreibar Ekimen Kulturala alkarteak eta Eibarko Udalak jardun dabe alkarlanean.

Arte Ederren Fakultadeko ikasleek Udalerriaren ondare industriala osotzen daben eraikinak modu proaktiboan birmoldatzeko ikuspuntu sortzaile eta barritzaile batetik sortutako artelanen aukeraketa bat erakutsiko da ekimen honetan. Elisabeth Dominguez Ran eta Iñigo Garaturen Izenbururik gabe, Karla Tobar eta Cristian Villavicencioren Armonia gabeko espazioak, Chimpances con Tutu kolektiboaren Berbizi eta Maite Mentxaka eta Maider Aldasororen Korphuts beharrak egongo dira ikusgai.

Interbentziñuak proiektua aurkezteko prentsaurrekoa emon eben atzo Arantza Lauzirika Arte Ederren Fakultadeko dekanoak, Natxo Rodriguez Arte Ederren Fakultateko Unibersidade Hedapeneko dekanordeak, Ezekiel Collantes eta Itxaso Goñi arkitekto eta Berreibar Ekimen Kulturala alkarteko kideek, Maria Jose Telleria Eibarko Udaleko Teknologia, Industria eta Barrikuntzako zinegotziak eta artistek eurek.

Inaugurazino ofiziala gaur egingo dabe, bagilak 20, 19:00etan, eta artelanak zapatuan eta domekan, hilaren 21ean eta 22an, ikusi ahalko dira,11:00etatik 14:00etara eta16:00etatik 19:00etara bitartean. Sarrerea debalde da.

Ezekiel Collantes ekimenaren bultzatzaileak adierazo dauenez, proiektu honen helburua da erakustea posiblea dela uri politika sozialago barriak aurrera eroatea, uriaren birsorkuntzea bultzatzen dabenak eraikin zaharkituak berrerabiliz eta erabilera desbardinak nahastauz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu