'Mugan bizi, bizi' lemapean, Araba Euskaraz domekan Lapuebla de Labarcan
2014-06-11 12:35 Euskerea berbagaiDana dago prest Labuebla de Labarcan bagilaren 15ean Araba Euskaraz jaia hartzeko. Assa ikastoleak dauka aurten Arabako ikastolen jai handia antolatzeko ardurea. Ibilbideak sei kilometro ditu, Ebro ibaiaren inguruan.
Dana dago prest Labuebla de Labarcan bagilaren 15ean Araba Euskaraz jaia hartzeko. Assa ikastoleak dauka aurten Arabako ikastolen jai handia antolatzeko ardurea. Ibilbideak sei kilometro ditu, Ebro ibaiaren inguruan.
Arabako Errioxan, euskerearen mugan, euskerea bizi dala erakutsi gura dabe antolatzaileek. Lemeak berak be hori dino. Euskerea bizi dala eta ez hori bakarrik, bizi-bizirik dagoala azaldu nahi dogu, bai urte askotan zonaldeko ikastolek egindako lanaren ondorioz, bai erakunde, alkarte, euskaltegi, bertso eskola... eta abarretatik egindakoari esker.
Bost gune ditu sei kilometroko ibilbideak: Biura, Mazuelo, Tempranillo, Garnatxa eta Graziano. Biura gunea herrian bertan kokatu dabe, hantxe ipiniko dabe martxan aurtengo barritasuna, Erronka izeneko ekimena. Ikastolen aldeko beste jai batzuetan egin daben lez, Labuebla de Labarcan be Arabako ikastoletako hainbat taldek proba batzuetan parte hartuko dabe. Herrian abiatuko dira probak, eta ostean gune guztietara zabalduko ditue.
Mazuelo gunea Ikastolan ipiniko dabe. Umeak izango dira bertan protagonista. Han izango dira Irrien Lagunak, 14:30etik aurrera. Gazteek Tempranillo gunean topauko dabe eurentzat atondutako egitaraua, musikea izango da nagusi: Anabasa, Arkada Social, Kometa, Ze esatek! eta Oihan Vega DJa. Beste gune batzuetan be musika eskaintza zabala egongo da, Garnatxan, esaterako: Mikel Urdangarin, Zea Mays eta Malenkonia. Graziano guneak Arabako Errioxako jantzak taldeen emonaldia eta bertsolariak hartuko ditu.
Bagilaren 15ean batzen dan dirua ikastolearen egoera ekonomiko gatxa hobetzen laguntzeko erabiliko dabe, eta eraikinak berak behar dituan konponketa batzuk egiteko. Assa Ikastolea 1978an sortu zan, guraso talde baten ekimenez. 1987an estreinau eben, eta ordutik makinatxu bat umek ikasi dabe euskeraz Arabako Errioxako herri honetan. Ikasturtero 300 bat ikasle izaten ditu ikastoleak.
Araba Euskarazeko egitarau osoa, hemen. Eta bideoklipa ikusi gura izan ezkero, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!