Gaztelugatxe, eremu natural ederrena

Bizkaie! 2014-06-10 18:31

Allianz Global Assistance aseguru etxeak sustatu dau Espainiako Estaduko 7 eremu natural ederrenak hautatzeko ekimena, Interneten. Botazinoa maiatzaren 28an hasi, eta bagilaren 8an amaitu zan, eta danetara 82.000 boto zenbatu eta egiaztatu ditue.

Interneteko erabiltzaileek Espainiako estaduko 7 eremu natural ederrenak hautatu ditue, eta Gaztelugatxe boto gehien jaso dituana izan da. Allianz Global Assistance aseguru etxeak sustatu dau Espainiako Estaduko 7 eremu natural ederrenak hautatzeko ekimena, Interneten. Botazinoa maiatzaren 28an hasi, eta bagilaren 8an amaitu zan, eta danetara 82.000 boto zenbatu eta egiaztatu ditue.

Parte-hartzaileek hiru leku hautatu eikiezan, eta botoa sare sozialetan jakinarazo, #7Maravillas traoleagaz. Danetara, 20 paradisu natural izan dira hautagaiak.


Ondokoak dira erabiltzaileek hautatutako eremu natural ederrenak:

1. Gaztelugatxe (Bermeo).

2. Somiedoko Parke Naturala (Asturias).

3. Cabo de Gatako Parke Naturala (Almeria).

4. Las Medulas (Leon).

5. Ruiderako aintzirak (Ciudad Real).

6. Fuente Dé (Cantabria).

7. As Catedraiseko hondartzea (Lugo).

Gaur egun, Gaztelugatxeko Doniene ermitea zarratuta dago, aurtengo neguko denporaleek kalte handiak egin zituelako eskaileretan. Konponketa lanak gitxienez bagilaren 23ra arte ez ditue amaituko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu