Gazteek kudeatutako 'RapeArte' musika egitasmoa Artiumen
2014-06-06 13:03 MusikeaRap kontzertua baino gehiago da RapeArte, osogai asko dituan proposamena da, freestyle, grafitia, break dance, rap arabiarra eta abar. Lau hilabetez, Gasteizko 16 eta 20 urte bitarteko hamabi gaztek atondu daben egitasmoa da. Emoitzea ikusteko hitzordua: bagilak 7, 20:00etan, Artiumen. Sarrerea debalde da.
Rap kontzertua baino gehiago da RapeArte, osogai asko dituan proposamena da, freestyle, grafitia, break dance, rap arabiarra eta abar. Lau hilabetez, Gasteizko 16 eta 20 urte bitarteko hamabi gaztek atondu daben egitasmoa da. Emoitzea ikusteko hitzordua: bagilak 7, 20:00etan, Artiumen. Sarrerea debalde da.
Artiumek eta Gasteizko Udaleko kaleko hezkuntza-zerbitzuak sustatuta, gazteek kudeatutako kultura-programea da RapeArte. Gazteek jazz kontrertu eta hip hop erakustaldia atondu dabe, eurak arduratu dira prozesu guztiaz. Entseguak, kartelak, kontzertuaren zehaztasunak... dana egin dabe hamabi gazteek.
Progremarean helburu nagusia heziketea dala nabarmendu dabe ekimenaren arduradunek. Gazteek kultur proiektu bat, euren gizarte errealidadeari eta leku zehatz baten ezaugarriei lotutakoa, sortzeko aukerea izan dabe. Horrelako proiektu bat egiteak dituan zailtasunak ezagutzea da beste helburuetako bat -dinoe antolatzaileek- erantzukizuna izatea zer dan eta zenbat lan egin behar dan, taldean lan egiten ikastea.
RapeArte-ko kideek interes bera daukie, hip hopa. Ikasten ez dan artea da gure adierazpidea, uriko artea, araurik bakoa. Gure irudimena da muga bakarra. Uri honetako ahots gazteak gara, eta gure kulturearen parte hau ezagutzera gonbidatu nahi zaituegu, aurreretxi barik, dinoe sortzaile gazteek.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!