Maiatzetik abendura artekoa izango da Darabilbo ekimenaren bigarren aldia
2014-04-28 15:07 Euskerea berbagaiEuskaltegien sareko arduradun Tito Serranok, berba gitxitan laburbatu dau Darabilboren helburu nagusia, euskerea praktiketako aukerea emon nahi dogu, euskaltegitik kanpo, euskerea Bilboko bazter guztietara eroan nahi dogu, uriburuko zortzi barrutietara. Aitor Argotek ganeratu dauenez, helburua parte-hartzea bultzatzea da, Bilbon euskeraz egiteko esparruak dagozala erakustea.
Igaz, urritik abendura izan zan, aurten, barriz, udabarrian hasiko dira ekitaldiak. Bilboko Udalak eta uriburuko euskaltegien sareak antolatzen dabe Darabilbo, euskerea praktiketako aukerea Bilboko auzo guztietara zabaltzeko asmoz. Era askotako jarduerak antolatu ditue, Euskara freskue, auzokue lelopean. Maiatzeko ekitaldiak hilaren 6an hasiko dira, Arte Ederren Museora egingo daben bisitaldi gidatuagaz.
Darabilbo 2.0 izena emon deutsie aurtengo egitarauari, igazkoaren arrakastea errepetidu nahi dabelako. Datu onak euki genduzan igaz, 700 persona inguruk parte hartu eben, adierazo dau Aitor Argote Darabilboko arduradunak. Horregaitik, aurten, iraupena luzatzea erabagi dabe eta, maiatzetik abendura, hilero-hilero egitarau zabala atarako dabe. Garagarrilean eta abuztuan etena egingo dabe, oporraldiagaitik, baina tarte horretarako be, buruan darabile auzoetako jaietan edo Aste Nagusian zeozer antolatzeko asmoa. Euskaltegien sareko arduradun Tito Serranok, berba gitxitan laburbatu dau Darabilboren helburu nagusia, euskerea praktiketako aukerea emon nahi dogu, euskaltegitik kanpo, euskerea Bilboko bazter guztietara eroan nahi dogu, uriburuko zortzi barrutietara. Aitor Argotek ganeratu dauenez, helburua parte-hartzea bultzatzea da, Bilbon euskeraz egiteko esparruak dagozala erakustea.
Sabin Anuzita Bilboko Udaleko euskera eta gazteria zinegotziak, Darabilbok euskerearen erabileran eragin nahi dauela nabarmendu dau: Bertoko produktua dogu euskerea eta, horregaitik, fresko nahi dogu, Bilboko kaleetara atara behar dogu, bilbotarrek gero eta gehiago erabili deiela gure hizkuntzea. Leloa be bide horretatik doa, euskara freskue, auzokue izango da aurtengoa. Bilboko Alondigan gaur egin daben aurkezpenean, letxuga freskoak emon deutsiez Darabilboren antolatzaileek handik pasau diranei. Bilboko Udalaren eta euskaltegi sarearen arteko alkarlana azpimarratu dau Anuzitak, Bilbo euskaldunagoa egiteko, alkarlana ezinbestekoa da.
Darabilboren bigarren aldiaren barritasun nagusia iraupena da, hiru hileko egitaraua izatetik, maiatzetik abendura artekoa izatera pasau da. Hilean hilean joango dira ekitaldien barri emoten. Iraupena luzatu dogu, baina orain, aste bakotxean ekitaldi gitxiago egongo dira, azaldu dau Aitor Argotek, ganera, tailer erako jarduerak ugarituko doguz, ikusi dogulako jenteak gogo onez hartzen dituala holakoak eta euskerea praktiketako egokiak dirala. Talde txikietan egin leitekezan jarduerak programetan ditue Darabilbon, helburua parte-hartzaile guztiek berba egitea dalako. Era berean, jarduera guzti-guztiak dobakoak dirala iragarri dabe antolatzaileek, edozeinek emon leike izena gustuko dauen ekitaldian, baldin eta euskalduna bada.
Darabilbo 2.0 ekimenari ekiteko, egitarau oparoa preparau dabe maiatzean. Hilaren 6an, bisitaldi gidatua egongo da Bilboko Arte Eder Museora eta, 8an, Guggenheimera. Futbola eta Krispetak zikloaren barruan, pelikula bi proiektauko ditue, Athletic Club Fundazinoaren laguntzinoagaz. Kuadernaketa japoniarra zein kakorratz-trikota egiten ikasteko tailer bana egongo da eta kafe dastaketea be egingo dabe maiatzaren 20an, Juan Mateo Zabala euskaltegian. Amaitzeko, hilaren 30ean, Otxarkoagako taberna baten, garagardao dastaketea egongo da. Argibide gehiago jaso eta izena emoteko, webgune hau jarri dabe martxan: www.darabilbo.blogspot.com
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!