Josetxo Azkonak 'Galdeak eta baleak' poema liburua kaleratu dau

Bizkaie! 2014-04-24 15:03   Kulturea

Galdera eta gogoetakaz osotu dau Josetxo Azkonak Galdeak eta baleak (Pamiela) lana. Mueta askotako itaunak egin ditu, baina ez dau erantzunik emon, hori irakurlearen esku dago. Xabier Leteri eskainitako hiru olerki be idatzi ditu.

Danetara, 64 poema ditu bildumeak, atalka banatuta: poesiagaz eta komunikazinoagaz lotutako testuak; bizitzearen alde gozo eta garratzen ganekoak; maitasuna eta sexuari buruzkoak; gizakiaren alde ilunaren ingurukoak, poderea, harrokeria, bidebakokeria. Bere buruari mugarik ipini barik idatzi ditu poemak, idea bat burura etorri eta horren ganean idatzi dau.

Josetxo Azkona Garzia (Iruñea, 1953) irrati, aldizkari eta prensan ibilitakoa da. Korrok aldizkariaren sortzaileetako bat izan zan, bertan emon zituen lehenengo pausuak literaturan. Gaur egun, itzultzailea da lanbidez. Ondoko liburuak kaleratu ditu: Koilara bete hitz (Alberdania, 2001); Patata soro bat (Alberdania, 2004), Arbola naiz, eta zuhaitza (Alberdania, 2009) eta Ez naiz Fujin izan (Pamiela, 2010).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu