'Ostiral astronomikoa' egingo dabe hilaren 25ean, Donostian

Bizkaie! 2014-04-24 11:14

Aranzadi Zientzia Elkarteko Astronomia sailak urteko laugarren Ostiral astronomikoa egingo dau barikuan, apirilaren 25ean, Zorroagako egoitzan, Donostian. Saioa 19:30ean hasiko da. Hurreratzen diranek Marteko erretrogradazino buklea ikusiko dabe.

Aranzadi Zientzia Elkarteko Astronomia sailak urteko laugarren Ostiral astronomikoa egingo dau barikuan, apirilaren 25ean, Zorroagako egoitzan, Donostian. Saioa 19:30ean hasiko da. Hurreratzen diranek Marteko erretrogradazino buklea ikusiko dabe, eta espazioan zehar mendebaldetik ekialderantz egiten dauen mobimentuaren efektu optikoa zelakoa dan azalduko da.

Mobimentu honetan, planetea geratu egiten da tarteka, eta atzerantz doala emoten dau. Atzerantzako mobimentu hori maiatzaren 21ean amaitzen da, hain zuzen be.

Astronomia arloko barrien inguruan be jardungo dabe barikuan, besteak beste, berbagai izango dabe Nazinoarteko Espazio Estazinora doan 38. espedizinoa eta Mars One ekimena. Bidaia berezia da Mars One 2025, joan bai baina etorteko bermerik ez daukana da eta.

Alkarteko kideek Messier maratoian lortutako argazkiak erakutsiko ditue, eta erabilitako metodologia azalduko dabe. Apirilaren 15ko iretargi eklipsearen irudi batzuk ikusiko ditue ostean, eta amaitzeko, maiatzean ikusi daitekezan planeta eta konstelazinoen inguruan jardungo dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu