Guggenheim Bilbao Museoak kalera eroango dau Ernesto Netoren erakusketea, Bilbobusegaz alkarlanean
2014-04-23 15:51 KultureaGuggenheim Bilbao Museoak Ernesto Neto: naraman gorputza erakusketearen esperientzia Bilboko kaleetara eroango dau Bilbobusi esker, eguazten honetatik, apirilaren 23tik, maiatzaren 4ra bitartean. Iberdrolak babestu dau erakusketea.
Guggenheim Bilbao Museoak Ernesto Neto: naraman gorputza erakusketearen esperientzia Bilboko kaleetara eroango dau Bilbobusi esker, eguazten honetatik, apirilaren 23tik, maiatzaren 4ra bitartean. Iberdrolak babestu dau erakusketea.
Museoak Bilbobusegaz batera antolatu dauen ekintza honi esker, autobus konpainiaren 10.000 erabiltzaile inguruk artista brasildarraren erakusketearen esperientzia ezagutu ahal izango dabe; holan, Ernesto Neto autobus unidade berezia Bilboko auzoetan zehar ibiliko da, txandaka linea desbardinetan.
Rio de Janeiroko kaleetako jai giroa Bilbora ekartearren, milaka gozoki pakete banatuko dira Bilbobus berezi horretako erabiltzaileen artean. Holan, Brasilgo uri horretako camelos-ek (kalez kaletako gozoki saltzaileak) trenbideetan egiten dituen joan etorriak gogorarazoko dira. Gozoki pakete horreetako bat eskuratzen dauenak 2x1 promozinoa erabili leike maiatzaren 17 arte sarrera baten prezioan bi lagun sartzeko Guggenheim Bilbao Museoan. Nahikoa da autobusean jasotako karamelu paketea Museoko leihatiletan aurkeztea.
Horrezaz gan, apirilaren 23, 24 eta 25ean, Diego Ain musikari brasildarrak Ain & The Machine izeneko haren proiektu personalaren zatiak joko ditu Bilbobusen autobus horretan. Musikea sortzeko gorputza, ahotsa eta hainbat objektu erabilten ditu musikari honek, teknologiaz lagunduta. Diego Ain musikagilea, produktorea eta perkusionistea da eta pieza asko osotu ditu dokumental, film labur, antzerki lan, jantza emonaldi eta iragarkietarako. Instrumentista lez hainbat lankidetza egin ditu, berbarako ondokoakaz: Miko Weaver (Prince-n gitarristea), Paco Fernández (Café del Mar) edo Ara Malikian. Proiektu oso desbardinetan ibili da: mundu osoko perkusionistek osotutako big band batetik hasi eta Calima taldeagaz joteraino. Calima musika taldearen flamenko barria Grammy Latinoetarako izentau dabe.
Bilbobus berezi horren aurkezpena goizeko 10:30ean izan da, eguazten honetan, museoko zabalgunean, eta han izan dira Juan Ignacio Vidarte Guggenheim Bilbao Museoko zuzendari nagusia eta Asier Abaunza Bilboko Udaleko Garraio eta Zirkulazio zinegotzia.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!