Bilboko Arte Eder Museoko Liburutegiak 20 liburu askatuko ditu Bilbo, Berango, Basauri, Gurutzeta eta Durangon
2014-04-23 14:08Liburu guztiak behar bezela etiketauta egongo dira eta irakurleek kanpainan zelan parte hartu leikien jakiteko beharrezkoak diran argibideak ditue www.bookcrossing-spain.com webgunean. Bertan, irakurleek liburu bakotxa non askatuko daben esan leikie.
Bilboko Arte Eder Museoko Liburutegiak 20 liburu askatuko ditu eguazten honetan, apirilaren 23an, Bilbon eta inguruko beste herri batzuetan, besteak beste, Berangon, Basaurin, Gurutzetan eta Durangon, museoko arduradunek jakinarazo dabenez.
Eguazten honetan ospatzen dan Liburuaren Nazinoarteko Egunaren harira, estadu espainiarreko 47 museoko liburutegik eta arte zentrok parte hartuko dabe seigarren urtez jarraian egingo dan BookCrossing ekimenean, eta 2.500 liburu baino gehiago jarriko dira zirkulazinoan, topetan dituenek irakurketaz gozau deien eta munduko beste lekuren batean askatu deiezan barriro.
Liburu guztiak behar bezela etiketauta egongo dira eta irakurleek kanpainan zelan parte hartu leikien jakiteko beharrezkoak diran argibideak ditue www.bookcrossing-spain.com webgunean. Bertan, irakurleek liburu bakotxa non askatuko daben esan leikie.
Bilboko Arte Eder Museoko liburutegiak, Euskadin ikerketa artistikoaren zentro aitzindari lez sortutakoak, artean espezializautako bilduma dokumentalik onenetakoa eskaintzen deutse aditu eta ikerlariei. Bertan, gitxi gorabehera, 34.700 monografia, 311 aldizkari eta eskuko 35.000 katalogo eta liburuxka dagoz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!