Kirmen Uribek Albanian aurkeztuko dau bere Bilbao-New York-Bilbao

Bizkaie! 2014-04-23 10:58   Kulturea

Kirmen Uribek Tiranako Nazinoarteko Liburu eta Arteeen Jaialdian hartuko dau parte datorren eguenean, hilak 24. Bashkim Serhuk albanierara egindako itzulpena aurkeztuko dau bertan, Prec Zogaj eta Ylljet Alicka idazleek lagunduta.

Bilbao-New York-Bilbao eleberriaren albanierazkoa Toena argitaletxeak emon dau argitara.

Idazle ondarroarra herrialde haretako telebista eta prentsa idatziko kazetariek alkarrizketatuko dabe, besteak beste, Elsa Demo ABC News telebista kateko kazetari ezagunak. Prime Timean eroango dau idazle euskalduna bere saiora.

Bilbao-New York-Bilbao Elkar etxeak argitaratu eban 2008an eta hurrengo urtean Espainiako Literatura Saria irabazi eban. Gaurdaino, hamalau hizkuntzatara itzuli da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu