Lore-sortadun damea ikusgai asteon Bilboko Berreginen Museoko 'Artelana bere testuinguruan' zikloaren barruan
2014-04-22 14:50 KultureaLore-sortadun damea XV. mendeko erretratu iraultzaileenetako bat izan zan. Eskultura erabat barritzailea da, ez dalako bular inguruan mozten, garai haretako ganerako erretratuetan ohikoa zan lez, eta, horrezaz gan, erretratuan agertzen dan emakumearen eskuak be irudikatzen ditualako. Hori ez da bape arrunta holako lanetan, XV. mendean zein geroagoko garaietan.
Lore-sortadun damea izango da, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoan Bilboko Berreginen Museoaren pieza garrantzitsuenak ezagutzera emoteko Artelana bere testuinguruan zikloaren protagonista eguen honetan, apirilaren 24an, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.
Lore-sortadun damea XV. mendeko erretratu iraultzaileenetako bat izan zan. Eskultura erabat barritzailea da, ez dalako bular inguruan mozten, garai haretako ganerako erretratuetan ohikoa zan lez, eta, horrezaz gan, erretratuan agertzen dan emakumearen eskuak be irudikatzen ditualako. Hori ez da bape arrunta holako lanetan, XV. mendean zein geroagoko garaietan.
Artelanaren jatorriari buruzko hainbat teoria dago. Batzuen ustez, erretratua Medicitarren enkargua izan zan, eta, horren ondorioz, Lorenzo de Mediciren maite platonikoaren irudikapena izango litzateke. Beste bersino batzuen arabera, erretratuan agertzen dan emakumea Ginevra de Benci da, Mecicitarren inguruko Florentziako dama garrantzitsua.
Egileari jagokonez be duda asko dagoz, baina gehienek artelana Verrochiok, XV. mendeko bigarren erdialdeko Florentziako eskulturagile garrantzitsuenak egindakoa dala uste dabe. Halan da be, batzuek Leonardo da Vinciren eskua be ikusi izan dabe irudian. Leonardo da Vinci Verrochioren ikasle azpimarragarriena izan zan, eta haren tailerrean ibili zan erretratua ustez egin zan urteetan.
Lore-sortadun damearen berregina, une honetan Berreginen Museoan ikus daitekeen Vía Renacimiento. Florentzia Eskultura erakusketearen parte da. Jatorrizko lana Florentziako Museo Nazionale del Bargello izeneko museoan dago.
Artelana bere testuinguruan zikloa:
- Eguna: Eguena, apirilak 24.
- Ordua: 18:00etan.
- Sarrerea librea, aurretik ez da erreserbarik egin behar.
Museoaren ordutegi orokorra:
• Martitzenetik zapatura: goizeko 1:.00etatik 13:30era eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara.
• Domekatan: goizeko 10:00etatik 14:00etara.
• Zarratuta: Astelehenak eta jaiegunak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!