Apirilaren 28an abiatuko da #KulturaZientifikoaren 2. Jaialdia

Bizkaie! 2014-04-16 15:58

#KulturaZientifikoaren 2. Jaialdia antolatu dau Elhuyarren Zientzia.net atariak. Apirilaren 28tik bagilaren 20ra bitartean, norberak lantzen edo aztertzen dauen edo interesetan jakon jakintza arloen inguruko post, artikulu, audio edo bideoak batu eta sareratzeko aukerea izango dau, kultura zientifikoaren ganeko ezagutzea, onespena eta interesa Internet bidez zabaltzeko

#KulturaZientifikoaren 2. Jaialdia antolatu dau Elhuyarren Zientzia.net atariak. Apirilaren 28tik bagilaren 20ra bitartean, norberak lantzen edo aztertzen dauen edo interesetan jakon jakintza arloen inguruko post, artikulu, audio edo bideoak batu eta sareratzeko aukerea izango dau, kultura zientifikoaren ganeko ezagutzea, onespena eta interesa Internet bidez zabaltzeko. Aurreko edizinoa besteko emonkorra eta aberasgarria izango dala espero dabe antolatzaileek.

Bide bi izango dira ekarpenak argitaratzeko: alde batetik, parte-hartzaileak blog edo webgune propiorik ez badauka, bere ekarpena Zientzia.net atariak argitaratuko dau, eta horretarako, posta elektronikoz bialdu behar dau ekarpena: beste alde batetik, blog edo webgune euki ezkero, berean ipini leike, eta jaialdian parte hartzen dauela adierazoteko, ekarpenaren amaieran Sarrera honek #Kultura Zientifikoa 2. Jaialdian parte hartzen du eta jaialdiaren logoa gehitu beharko ditu.

Elhuyarreko arduradunek jakinarazo dabenez, ekarpenak gehienez 1.000 berbakoak izango dira, eta edozein jakintza arloko (Giza Zientziak, Gizarte Zientziak, Lege Zientziak, Osasun Zientziak, Zientzia Esperimentalak, Zientzia Teknologikoak) gairi buruzkoak izan daitekez. Teoriak, hipotesiak ala eretxiak agertu ezkero, garbi adierazo behar da testuan.

Testuez aparte, argazkiak, bideoak, eta audioak be partekatu daitekez. Testuek iruzkinak izateko aukerea dago, eta eztabaida eragi. Eztabaidea eta kritika beti be errespetuz eta argudio konstruktiboak erabiliz egingo da, nabarmendu dabe antolatzaileek.

Kultura zientifikoagaz gozetea, Interneten kultura zientifikoa euskeraz jorratzen dabilzan eragileen sarea sortzea, zientzia eta kultura zientifikoa hezkuntzan eta gizarte osoan indartzea, zientzien eta letren arteko muga artifiziala gainditzen laguntzea, eztabaida eta jarrera kritikoa sustatzea eta alkarlana bultzatzea dira jaialdiaren helburtuak.

Jaialdiaren ganeko argibide gehiago, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu