Juan Kruz Igerabidek 'Zangotraba' nobelea kaleratu dau

Bizkaie! 2014-04-14 17:56   Kulturea

Zangotraba eleberriko protagonisteak bizitza doblea daroa, bizimodu patetikoa Juan Kruz Igerabidek berak aurkezpenean esan ebanez. Goizez aduanetako behargina da Joxe, eta arratsaldetan, Juan Fernandez detektibea, maitasun-klontuetan espezializaua. Erein etxeak argitaratu dau liburua.

Zangotraba eleberriko protagonisteak bizitza doblea daroa, bizimodu patetikoa Juan Kruz Igerabidek berak aurkezpenean esan ebanez. Goizez aduanetako behargina da Joxe, eta arratsaldetan, Juan Fernandez detektibea, maitasun-klontuetan espezializaua. Erein etxeak argitaratu dau liburua.

Espainiako trantsizinoa dalakoaren sasoian jazoten da nobelan kontautakoa. Aduanako beharraren osteko detektibe lanak ezagun egiten dau personaia, baina polizia nortasun faltsua daukala konturatzen da eta txantajea egiten deutsie. Edurne bikotekidea, Dionisio lagun-min eta lankidea, ez batak ez besteak ez dau jakingo personaiaren barruan irakurten. Personaia komikoa da, eta umorea be ez da falta.

Aurkezpenean adierazo ebanez, hiru gai nagusi agiri dira Igerabideren hirugarren nobelan: maitasun harremanak, egoera soziopolitikoa eta personaiak berak erakusten dauen anbiguotasuna. Orain hiru urte amaitu eban testua, eta ordutik ehun bat orrialde kendu deutsozala autortu eban prentsaurrekoan.

Juan Kruz Igerabide Adunan jaio zan 1956an, eta bertan bizi da. Gaur egun EHUko irakasle da, Euskal Filologia sailean. Itzulpen ugari egin ditu euskerara. Literatureari buruzko ikerketa batzuk be idatzi ditu, batez be ume literaturearen arlokoak. Umeentzako liburu asko idatzi ditu, gehienak ipuinak; Begi-niniaren poemak (1992), Abraham (1998), Jonas eta hozkailu beldurtia (1998,Euskadi Saria), Helena eta arrastiria (1999) eta Botoi bat bezala (1999).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu