Karlos Linazasorok 'Alferrik ez balitz' aforismo liburua argitaratu dau
2014-04-14 15:03 KultureaMila aforismo batu ditu Karlos Linazasorok Alferrik ez balitz (Elkar) liburuan, hainbat gairen ganekoak, erlijinoa, denporea, maitasuna, literaturea eta abar. Gaika baino, kronologikoki antolatu ditu testuak idazle tolosarrak, holan irakurlea harritzeko gaitasuna ez daiten galdu.
Mila aforismo batu ditu Karlos Linazasorok Alferrik ez balitz (Elkar) liburuan, hainbat gairen ganekoak, erlijinoa, denporea, maitasuna, literaturea eta abar. Gaika baino, kronologikoki antolatu ditu testuak idazle tolosarrak, holan irakurlea harritzeko gaitasuna ez daiten galdu.
Gogoeta bitxiak, poesia dosi txikiak, mikroipuinak, adar joteak, paradoxak eta bestelakoak topauko doguz Alferrik ez balitz biduman, ironia eta sarkasmo nahikoagaz ganera. Miniatura zalea dala dino Linazasorok. Aforismoa biziteko eta idazteko moduaren destilazino bat da. Eta gaur egungo bizimodurako genero egokia begitantzet jat. Barriz, jenteak trilogia potoloak eta holakoak irakurten ditu gehien, eta ganera oso txarrak, dino egileak.
Liburuan mila aforismo batu ditu bana zazpi mila eukazan idatzita. Hemen, aforismoetako batzuk: Aforismoa literaturaren penaltia da; Guttiago gehiago da, artalde bat ez badaukazu, jakina; Neurosi gehienak zeurosi piska batekin sendatzen dira. Linazasororentzat terapiarik onena idaztea ei da, ezin dut idatzi barik egon, egonezina jarten jat. Irakurten dagoala sortzen ditu aforismoak, irakurten nagoala datoz normalean, erantzun bat emon nahian, baina burua horretan jarri beharra dago.
Karlos Linazasoro (Tolosa, 1962) Tolosako Udal liburutegiko arduraduna da. Ipuingintzea eta poesia dira gehien landu dituan generoak. 2001. urtean Euskadi Saria irabazi eban, ume eta gazte literatura sailean, Bota gorriak izeneko ipuinagaz. Bere lanen artean: Udazkeneko karabana erratua (1991); Entzungailua (2002); Etzi (2007); Urperatze handia (2009), Bertan goxo (2012) eta Versus (2013).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!