'Una esvastica sobre el Bidasoa' eta 'Democracia' filmak saritu ditue Nantesen

Bizkaie! 2014-04-14 12:57   Barriak

Bi film honeek, beste zazpi euskal film luzegaz eta Kimuak katalogoko sei film laburrakaz batera, Nanteseko Zinema Jaialdiko Fenêtre Basque sailean proiektau dira. Apirilaren 3an hasi eta 15era arte dago jaialdian martxan Nantesen.

Una esvástica sobre el Bidasoa dokumentalak, Alfonso Andresek eta Javier Barajasek zuzendua, eta Borja Cobeagaren Democracia film laburrak, Nanteseko Festival du Cinéma Espagnol jaialdiko sail ofizialean sari bana jaso dabe. Aitatutako bietan lehenak, Dokumental Onenaren Saria irabazi dau, eta bigarrenak, barriz, Film Labur Onenaren Saria merezidu izan dau. Atzo arratsaldez ezagutarazo zituen sarituen izenak.

Una esvástica sobre el Bidasoa lanak, Eusko Jaurlaritzearen diru-laguntzinoa izan eban. Naziek Bigarren Mundu Gerrea bete-betean zala Euskal Herrian filmau eben Im lande der Basken (Euskaldunen lurrean) filmari buruzko dokumentala da Alfonso Andres eta Javier Barajasek zuzendutako hau.

Democracia, barriz, Eusko Jaurlaritzearen Kimuak 2013 katalogorako hautatua izan zan. Borja Cobeagaren komedia honetan, enpresa bateko kudeatzaileak langile guztiak bilerara deitu ditu urgentziaz, eta plan ausart bat proponiduko deutse, euren adoreari goian eusteko asmoz.

Bi film honeek, beste zazpi euskal film luzegaz eta Kimuak katalogoko sei film laburrakaz batera, Nanteseko Zinema Jaialdiko Fenêtre Basque sailean proiektau dira. Apirilaren 3an hasi eta 15era arte dago jaialdian martxan Nantesen.

Euskal produkzinoak urtero izan dira hutsik egin barik jaialdi honetan 2001tik, Eusko Jaurlaritzearen laguntzinoagaz. Ordutik, presentzia indartu baino ez dau egin euskal zinemeak Nantesen, eta gaur egun Fenêtre Basque saila, atal egonkor eta pisuzkoa da jaialdiaren egitarauan, ikusleria fidel eta finkatua lortu dauelarik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu