Miren Vives Almandoz donostiarra, Cristobal Balenciaga Museoko zuzendari barria
2014-04-14 11:03 KultureaCristobal Balenciaga Fundazinoaren patronatuak jakinarazo dauenez, Miren Vives Almandoz da Cristobal Balenciaga Museoaren zuzendari barria, eta Igor Uria Zubizarreta, bildumen zuzendaria. Horrezaz aparte, aldi baterako bilduma barria be aurkeztu dabe, Balendiagaren artea, Madrilgo Jantziaren Museoagaz alkarlanean antolatutakoa.
Cristobal Balenciaga Fundazinoaren patronatuak jakinarazo dauenez, Miren Vives Almandoz da Cristobal Balenciaga Museoaren zuzendari barria, eta Igor Uria Zubizarreta, bildumen zuzendaria. Horrezaz aparte, aldi baterako bilduma barria be aurkeztu dabe, Balendiagaren artea, Madrilgo Jantziaren Museoagaz alkarlanean antolatutakoa.
Urtarrilean egin zan zuzendari barria aukeratzeko prozesua. Miren Vives donostiarrak ibilbide profesional luzea egin dau kultura-kudeaketaren arloan, museoko iturriek azaldu dabenez; aholkularitza estrategikoa, kudeaketa-proiektuak, ikerketa eta irakaskuntza buztartu ditu. Nazinoarteko prestakuntzaa dauka, eta luze jardun dau kultura-proiektuen zuzendari eta koordinatzaile. Igor Uria konserbazino arloko arduraduna izan da orain arte, eta aurrerantzean bildumen zuzendaria izango da.
Balenciagaren artea erakusketearen helburua Cristobal Balenciagaren lana zehaztu eben eragin artistiko eta estetiko nagusiak ezagutarazotea da. Balenciagaren ebagiteko teknikak, maisutasunak, gama kromatikoak eta txukuntasunak argi eta garbi erakusten dabe ederto ezagutzen zituala bai artearen historia bai sortzaile handiak be. Zurbaran, Velazquez, Goya, Sorolla, Zuloaga, Picasso eta Juan Gris ditu erreferente, besteak beste, azaltzen dabe erakusketearen arduradunek. Lorena Delgado Jantzien Museoko XX. mendeari jagokon saileko kontserbatzailea da erakusketaren komisarioa.
Hiru aretotan banatu dabe erakusketea: Arkitektoaren geometria, Betiereko binomioa eta Margolariaren paleta. Egileak berak, bere beharraren ganean esaten ebanagaz bat egiten dau proposamenak: Moda-sortzaile on batek arkitektoa izan behar dau formarako; margolaria, kolorerako; musikaria, harmoniarako; eta filosofoa, neurrirako.
Astegoienetan eta jaiegunetan debaldeko bisita gidatuak izango dira, 12:30ean. Aste Santuko ordutegi eta bisiten ganeko argibide gehiago, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!