Lepatanatuek 2 taldea jaun da jaube Bardoak txapelketearen finalean

Bizkaie! 2014-04-14 10:24   Bertsolaritzea

Ez ziran finalistak saria jaso eben bakarrak. Beste hainbat sari banatu zituen Bardoen finalean: hasierako agurrik onenari Lesakako Zortziko Haundiena taldeak eroan dau, Bardoen talde errebelazinoarena Barañaingo Miluzeko barañetak eta Barardoak taldeek; Bardoen espirituarena Larraungo Paalletan Mocedadesek, otordu onenarena Baztan Malerrekako Etxeko Kontuk taldeak eta saio onenaren antolaketarena Etxarri Aranazko Bilixkorrikok.

Giro ederrean amaitu da astegoienean Lesakan Bardoak Nafarroako taldekako ekimenaren bigarren edizinoa. 360 lagunek bete eben herriko frontoia eta taula gainean hiru taldeek eskainitako bertso saioagaz disfrutau eben. Baztango Lepatanatuek 2 taldea izan da aurtengo Bardoetako irabazlea.

Hiru ziran talde finalistak eta bederatzi bertsolari igon ziran oholtzara: Lepatanatuek 2 taldean Xabier Maia, Oier Amiano eta Kotte Plaza; Bertze maldikoak taldean, Aimar Karrika, Ainhoa Aranburu eta Oskar Sanz de Acedo eta Harrapazank taldean, Migel Mari Elosegi Luze, Iñigo Ibarra eta Joanes Illarregi. Era berean, hiru aurkezle izan ditu saioak, talde bakotxetik bana: Fernando Anbustegi (Lepatanatuek 2); Miren Bidarte (Bertze maldikoak) eta Jon Oronoz (Harrapazank).

Bortzirietako Bertso Eskolako kideek emon eutsien hasierea saioari, Bardo guztiei Lesakara ondo etorria emonez. Saioa ariketa klasiko bategaz hasi zan, taldekako hasierako agurrakaz. Irudimen handia erakutsi dabe hiru taldeek, leitzarrek jantzan, iruindarrek 70eko klasiko baten bersnio diskoa eginez eta baztandarrek txipirioez jantzita.

Hortik aurrera, saioak bizi eta umoretsu segidu eban, banaka eta taldeka egin behar izan zituen ariketak bertsolariek. Entzuleek be parte-hartzeko aukerea izan eben ariketa batean, azken oinak emonda. Bestelako finaletan ezohiko ariketak izan dira Bardoenean entzundakoak.

Saioko irabazlea Bardoen ekimenean parte hartu daben beste hamahiru taldeetako ordezkariek eta entzuleek erabagi dabe, euren botoaren bitartez. Horren arabera, Baztango Lepatanatuek 2, txipiroien itzulera taldea izan da Bardoak Nafarroako taldekako ekimenaren bigarren edizinoko irabazlea. Alaitz Rekondo Nafarroako Bertsozale Alkarteko lehendakariak emon deutse saria taldeetako kide guztiei, Bardoen zapi bana eta otar eder bat. Sari bera jaso dabe finalean kantau daben beste bi taldeek. Saria Iñaki Murua Euskal Herriko Bertsozale Alkarteko lehendakariak eta Maider Arrieta Lesakako Kultura zinegotziak emon deutse.

Ez ziran finalistak saria jaso eben bakarrak. Beste hainbat sari banatu zituen Bardoen finalean: hasierako agurrik onenari Lesakako Zortziko Haundiena taldeak eroan dau, Bardoen talde errebelazinoarena Barañaingo Miluzeko barañetak eta Barardoak taldeek; Bardoen espirituarena Larraungo Paalletan Mocedadesek, otordu onenarena Baztan Malerrekako Etxeko Kontuk taldeak eta saio onenaren antolaketarena Etxarri Aranazko Bilixkorrikok.

Bederatzi bertsolarien amaierako agurrakaz amaitu zan Lesakako finala. Baina bertso festak jarraipena izan eban, jarrian herrian zehar egindako bertso-poteoagaz eta ondorengo sagardotegiagaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu