'Dragoi Bola Z' filma euskeraz helduko da gure zinema-aretoetara

Bizkaie! 2014-04-11 14:38   Barriak

Dragoi Bola Z euskeraz ikusteko aukerea izango da Zineuskadi Alkarteak kudeatzen dauen Zinema Euskaraz programeari esker. Estreinaldia gainera, aste amaiera bateko ekitaldi bat izango da maiatzaren 30, 31 eta bagilaren 1ean egingo dana, ondoren areto gehiagotara zabalduz.

Dragoi Bola Z euskeraz ikusteko aukerea izango da Zineuskadi Alkarteak kudeatzen dauen Zinema Euskaraz programeari esker. Estreinaldia gainera, aste amaiera bateko ekitaldi bat izango da maiatzaren 30, 31 eta bagilaren 1ean egingo dana, ondoren areto gehiagotara zabalduz.

Marrazki bizidunetako telesailaren bikoizle bardinak izango ditu filmak, eta Maria Teresa Eguskiza Gorostizaren zuizendaritzapean parte hartuko dabe besteak beste Xebe Atencia Rubio Gokuren ahotsean eta Felix Arkarazo Izarkelaia Vegetarenean.

Masahiro Hosodak zuzendua, eta Yusuke Watanabek idatzia, honakoa kontetan deusku filmak: Maji Booren kontra burrukatu eta urte batzuk geroago, krisi batek mehatxatu dau lurra. Bills, txikizioaren jainkoak, uniberso osoko orekeari eusten deutsona, bere loaldi luzetik izartu da. Saia batek Freezer garaitu dauen zurrumurrua entzun ondoren, Bills haren bila abiatu da. Denpora luzea igaro ondoren hain arerio indartsua topaukeran hunkituta, Gokuk erronkea jo deutso txikizioaren jainkoari, baina ezinean dabil jainkoaren ahalmena itzela baita. Bien bitartean, Billsek agur-hitz kezkagarriak bota ditu: 'Lurrean izango ahal da bateren bat txikitzea merezidu dauenik!' Goku, Vegeta, Gohan eta lurreko gainerako gerrariak izango ete dira gai aurrekaririk ez dauen indar txikitzaile hau geldiarazoteko?

Estreinaldi gehiago

Zineuskadi Alkarteak 2014ko lehenego deialdian euskeratuko diran beste filmen izenak jakinarazo ditu. Holan, 20 pasos a la fama, The Nut Job, La abeja Maya eta Doraemon Stand by me be euskeraz ikusteko aukerea izango da urte honetan zehar.


Zinema Euskaraz

Zinema Euskaraz programearen helburua herritarren eskura euskal balio zinematografikoak sustatuko dituan, euskerearen erabilerea komunikazino kultural lez erabiliko dauen zein aisialdi arloan normalizazinoa bultzatuko dauen film sorta bat jartea da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu