Manex Pagola, Erramun Baxok eta Patrice Rouleau omenduko ditu Sarako 31. Idazleen Biltzarrak
2014-04-11 12:31 jardunaldiakPazko astelehenean, apirilaren 21ean, Sarako Idazleen Biltzarra egingo da herriko kiroldegian, goizeko hamarretatik aurrera. Idazleak eurak izaten dira protagonista nagusiak Euskal Kultur Erakundeak antolatutako urteroko ekitaldian. Beste urte batzuetan lez, omenaldiek garrantzi berezia eukiko dabe, aurten hiru dira omenduak: Manex Pagola idazle eta kantaria, Erramun Baxok hizkuntzalaria eta Patrick Rouleau marrazkilaria.
Pazko astelehenean, apirilaren 21ean, Sarako Idazleen Biltzarra egingo da herriko kiroldegian, goizeko hamarretatik aurrera. Idazleak eurak izaten dira protagonista nagusiak Euskal Kultur Erakundeak antolatutako urteroko ekitaldian. Beste urte batzuetan lez, omenaldiek garrantzi berezia eukiko dabe, aurten hiru dira omenduak: Manex Pagola idazle eta kantaria, Erramun Baxok hizkuntzalaria eta Patrick Rouleau marrazkilaria.
Liburu aurkezpenak be egingo ditue Saran. Elkar etxeak Mixel Itzainaren Xalbador, eta Eneko Bidegainen Lehen Mundu Gerra eta Euskal Herria eta Lehen mundu gerra Eskualduna astekarian. Euskaltzaindiak bere argitalpen batzuen barri emoteko aprobetxauko dau Idazleen Biltzarra, besteak beste, ondokoak: Piarres Xarritonen Le Fondement moral des droits culturels. Kultura eskubideen oinarri etikoa, Ernest Daudeten Amodioaren Martirra, Xabier Altzibarren Dolores emazte bat berthutez bethea eta Jean Baptiste Coyosen Zubererazko istorio, alegia eta ipuin irri-egingarri. Hatsaren poesia alkarteak be aurtengo nobedadeak eroango ditu Sarara.
Yolanda Arrieta idazleak Hendaiako Abadiako Nekatoenean egindako egotaldiaren barri emongo dau, eta horren emoitzea dan Bizenta Mogeli buruzko nobeleaz be jardungo dau. Laster argitaratuko dau liburua, ganera. Euskal Kultur Erakundeak eta Euskal Idazleen Elkarteak antolatzen ditue idazleen egotaldiak.
Egitarau betea atondu dabe apirilaren 1erako, argibide gehiago, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!