Lurrunezko trena egunero ibiliko da martxan Aste Santuan

Bizkaie! 2014-04-10 11:53

Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museoak lurrunezko trenen zerbitzu berezia eskainiko dau egunero Aste Santuan. Lurrunezko tren-makinea trenbidera bueltauko da jaiegunetako eskariari erantzuteko. Apirilaren 17tik 21era, biak be tartean, tren bi ipiniko ditue martxan.

Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museoak lurrunezko trenen zerbitzu berezia eskainiko dau egunero Aste Santuan. Lurrunezko tren-makinea trenbidera bueltauko da jaiegunetako eskariari erantzuteko. Apirilaren 17tik 21era, biak be tartean, lurrunezko tren bi ipiniko ditue martxan egunero. Urteerea Azpeitian bertan izango da, 12:00etan eta 17:30ean.

Ganera, Aste Santuko oporretako egun guztietan ordutegi berezia eukiko dau museoan, Pazko Astelehenean bere bai. Ondoko ordutegia eizango dau egunotan museoak: apirilaren 17tik 21era,10:30etik 14:00etara; eta, 16:00etatik 19:30era.

Aste Santu ostean, lurrunezko trenak astegoienero ibiliko dira, zemendiaren 2ra arte, zapatuetan 12:30ean eta 18:00etan, eta domeka eta jaiegunetan 12:30ean. Dana dala, urteko edozein egunetan lurrunezko trena alokatzeko aukerea be badago.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu