Ager Monasteriok eta Lore Barrenak irabazi dabe Bermeoko X. Bertsopapel Lehiaketea

Bizkaie! 2014-04-09 18:32   Bertsolaritzea

Bermeoko Udalak, herriko ikastetxeekaz batera antolatu dauen X. Bertsopapel Lehiaketearen irabazleek martitzenean jaso zituen sariak Nestor Basterretxea aretoan egindako ekitaldian. Ager Monasterio eta Lore Barrena irabazleek euren bertsoak kantau zituen, eta Mikel Retolaza eta Jon Arano bertsolariek be bertsotan jardun eben.

Lehiaketearen helburua, Bermeoko Udaleko arduradunek adierazo ebenez, gazteen artean bertsozaletasuna sustatzea da, eta gazteei euskal kulturea sortzeko bidea egiteko leku bat eskaini. 11 eta 18 urte bitarteko gazteek parte hartu leikie. Aurten lehenengo mailan, 11 eta 14 urte bitartekoan, 115 lagunek aurkeztu ditue bertsoak; bigarren mailan, 15 eta 18 urte bitartekoan, hiru lagunek aurkeztu ditue bertsoak. Urtero izaten da partaidetza handiagoa lehenengo mailan bigarrenean baino.

Epaimahaian, Lilibertso bertsolari taldea ibili da, eta eurena izan da bertsorik onenak aukeratzeko lana. Maila bakotxean, irabazle bana izentau dau. Holan, lehenengo mailan Monas ezizenagaz, Ager Monasteriok aurkeztu dituan Eguraldia izeneko bertsoak izan dira sarituak. Epaimahaiak adierazo dauenez, osotasunari begira Monasteriok heldu deutso aukeratutako gaiari egokien, errima oso aberatsa erabili dau eta, ideien koherentzia erakutsi dau eta historia garatzerakoan ordena logiko bat erabili dau.

Bigarren mailako saritua, Eguzki ezizenez, Euskarari izenburuko bertsoak aurkeztu dituan Lore Barrena izan da. Epaimahaiak azaldu dauenez, neurri eta errima aldetik arau guztiak bete ditu, gaia era egokian garatu dau eta bertsoen arteko joskurea polita izan da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu