Iban Zalduak 'Inon ez, inoiz ez' ipuin liburua argitaratu dau

Bizkaie! 2014-04-08 13:14   Kulturea

Estilo, gai eta luzera desbardineko 38 ipuin batu ditu Iban Zalduak Inon ez, inoiz ez (Elkar) liburuan, azkenengo hamahiru urteotan idatzitakoak. Donostian egin eban aurkezpenea, Xabier Mendiguren editorea, Ramon Saizarbitoria idazlea eta Ibon Egaña kritikaria mahaian lagun zituala.

Estilo, gai eta luzera desbardineko 38 ipuin batu ditu Iban Zalduak Inon ez, inoiz ez (Elkar) liburuan, azkenengo hamahiru urteotan idatzitakoak. Donostian egin eban aurkezpenea, Xabier Mendiguren editorea, Ramon Saizarbitoria idazlea eta Ibon Egaña kritikaria mahaian lagun zituala.

Inon ez, inoiz ez fikzinoaren aldarrikapena izatea gura dauela esan eban prentsaurrekoan, izan be fikzinoaren inguruan nekea igarten dau idazle donostiarrak, idazleen aldetik batez be. Kontu horrek arduratu egiten dau, baina bera ez dala fikzinoaz kantsau nabarmendu eban. Jazoeren kontaketa hutsa, halakorik existiduten bada, edo historia, edo soziologia, edo kazetaritza, hobeto edo okerrago gauzatu daitekez, eta bikaintasun maila horretan datza helburua lortzen daben ala ez. Literaturan bezela, hain zuzen be. Baina ez dot ikusten bata bestearen ganetik: fikzinoaren bidea eta kontakizun 'errealarena' desbardinak dira, arau desbardinen arabera funtziionetan dabe, horixe da dana.

Ibon Egañak gaien aniztasuna izan eban berbagai, heriotzea, bikote harremanak, adulterioa, seme-alaben zaintzea, absurdoa eta abar. Kontakizunek irakurlea ezustean harrapetea lortzen dabe, gitxien pentsetan dabenean, Egañaren arabera. Giza existentziaren inguruko gogoetea proponiduten dabe ipuinek, Saizarbitoriak adierazo ebanez, eta egin be erruki barik eiten dabe. Zuzen, indartsu abiatu ditu ipuinak, desbideratu barik, donostiarraren esanetan.

Liburuak hiru zati, eta eranskin bat ditu. Erdiko atalean, 'Hemen, orain', azken urteetako bilakaera politikoaren erretratua egin dau. Euskal 'gauzaren' alderdi batzuen gorabehera batzuk islatzea da helburua kronologikoki, 2006tik gaur egunera arte. Kronika baten antzekoa osotu dau egileak. Alde horretatik, nire zalantzen eta ezjakintasunen katalogoa da gehiago atal hori, eta liburua oro har, ziurtasunena baino.

Iban Zaldua Gonzalezek (Donostia, 1966) hainbat ipuin liburu idatzi ditu, besteak beste, Traizioak, La isla de los antropólogos y otros relatos, Etorkizuna (Euskadi Literatur Saria 2005) eta Biodiskografiak. Nobela bi idatzi ditu: Si Sabino viviría eta Euskaldun guztion aberria. Blog bat be badauka, Oharrak & Hondarrak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu