Jorge Doradok jasoko dau Fantrobia Saria Bilboko Zinema Fantastikoko Jaialdian

Bizkaie! 2014-04-02 18:43   Barriak

FANT Jaialdiaren antolatzaileek, urtez urte genero fantastikoan nabarmentzen dan zinemagile bati zuzendutako Fantrobia Sariaren aurtengo irabazlearen izena jakinarazo dabe; aurten, Jorge Dorado madrildarrak jasoko dau. Film laburretan egindako karrera arrakastatsuaren ondoren, Doradok lehen film luzea estreinau barri dau, Mindscape izenburukoa.

FANT, Bilboko Zinema Fantastikoko Jaialdiaren antolatzaileek, urtez urte genero fantastikoan nabarmentzen dan zinemagile bati zuzendutako Fantrobia Sariaren aurtengo irabazlearen izena jakinarazo dabe; aurten, Jorge Dorado madrildarrak bereganatuko dau. Film laburretan egindako karrera arrakastatsuaren ondoren, Doradok lehen film luzea estreinau barri dau, Mindscape izenburukoa.

Jorge Dorado (Madril, 1976) Ikusentzunezko Komunikazinoan lizentziatu zan Madrilgo Unibersidade Konplutensean. Zenbait konpainia handiren publizidade-kanpainetan lan egin dau, eta zuzendaritzako laguntzailea izan da ondoko filmeetan: Moulin Rouge (2001), Baz Luhrmann-ena; Pedro Almodóvaren La mala educación (2004) eta Hable con ella (2002), eta Guillermo del Tororen El espinazo del diablo (2001), Juan Carlos Fresnadillo eta Manuel Gómez Pereira lako zuzendariek zuzendutako beste lan batzuez gan.

Beste alde batetik, Nuevos tiempos (2010) dokumentala zuzendu dau, bai eta Medina del Campoko 2011ko Zinema Jaialdian saritutako El otro film laburra be. Film labur ugari zuzendu ditu, eta La guerra (2005) izenburukoagaz, Goya Sarietarako izendapen bat lortu, 40 sari baino gehiago irabazi eta mundu osoko ehun zinemaldi baino gehiagotan pantailaratzea lortu eban.

Mindscape (2013) izenburua daroan lehenengo film luzeari esker, zuzendari barriarentzako Goya Sarirako izendapena lortu dau dagoeneko. Istorioak besteen gomutatan sartzeko gaitasuna dauen gizon bat dau ardatz. Neska gazte distiratsu baina gatazkatsu baten kasua ikertzeko enkargua egin deutsie, soziopata hutsa ala trauma baten biktima dan zehazteko asmoz. Jorge Doradoren estreinako lan hau, Ombra Filmsek gauzatutako produkzino apain-apaina da, nazinoarteko aktore-multzo bikaina dauena. Ombra Films produkzino etxea Espainiako zinemagile gazteei AEBetan babesa eskaintzeko asmoz sortu zan.


Canal Plus Trailer Faltsuen Lehiaketea

FANTen antolatzaileek jakinarazo dabenez, Trailer Faltsuen Lehiaketea, hemendik aurrera, Canal+ Trailer Faltsuen Lehiaketea deituko da, telebista-kate horrek lehiaketea babestea erabagi dauelako. Zinemaldiaren XX. urteurrena ospatzeko abiarazo dan ekimen honen bitartez, publikoak hiru sari banatuko ditu existiduten ez diran bildurrezko filmeen guzurrezko aurrerapenen proposamenik onenen artean. Babesle barria ezagutazoteaz gan, antolatzaileek jakinarazo dabe, lehiaketarako lanak aurkezteko epea apirilaren 30a arte luzatuko dala. FANTen pantailaratzeaz gan, aukeratutako trailerrak Canal + Xtran emitiduko dira Zinemaldiak dirauen bitartean, lan horreei guztiei zabalkunde zabalagoa emonez.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu