2014ko Bertsomoviedak baditu irabazleak
2014-04-01 12:21 BertsolaritzeaBertsomoviedaren III. edizinoan aurkeztutako lanak 24 izan dira eta nabarmentzekoak izan dira urtetik urtera gero eta gehiago diran lanen aniztasuna eta kalidadea eta twitterren izandako jarraipena eta oihartzuna.
Joandako martiaren 24an hasi eta 30ean amaitu zan epea eta horregaz baita webgunean martxan egoan botazinoa be. Epaimahaiak egin ditu etxeko lanak eta hona aurtengo ebazpena eta beste zenbait datu:
● Aurkeztutako lanak: 24
● www.bertsomovieda.com webguneko bisitariak: 26.000tik gora.
● Aitagarriak:
○ Lanen aniztasuna eta kalidadea, urtetik urtera gora doana.
○ Twitterren izandako jarraipena eta oihartzuna.
Bertsomoviea bertsoak oinarri dituan bideo bat da, bertsomovie izateko bi elementu horreek izateagaz nahikoa da. Gitxienez bertso bat euki behar dau, eta euskeraz izan.
Lan sarituak:
- Bertsorik onenak: 250 €
Sar dadila kalabazan (Jon Martinen bertsoak).
- Publikoaren saria: 500 €
Sar dadila kalabazan (Beira taldea eta Izaskun Bernedo).
- Gazteetan 2. saria: 100 €
Bertsotan non… eta ikastolan! (Zurriola Ikastolea).
- Gazteetan 1. saria: 300 €
Handitan bertsolari izan nahi dut (Etxe beltz bertsoeskolea).
- Helduetan 2. saria: 350€
Bertsofrikia (Gero Pentzauku Produkxions).
-Helduetan 1. saria: 1000 €
Paradisua lurpean (Lander Garro eta Maddalen Arzallus).
Saribanaketea:
Apirilaren 11n, barikuan, Beasaingo Igartza Jauregian 19:00etan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!