Janbattitt Dirassar kazetari eta idazleak Ziburuko urrezko dominea jaso dau

Bizkaie! 2014-04-01 12:24   sariak-autortzak

Idazle eta kazetari hazpandarrak Ziburuko herriko Urrezko Dominea jaso eban martiaren 11n, urteotan Herriko Etxea eta herriko alkarteei eskainitako laguntzea eskertzeko. Guy Poulou alkateak emon eutson dominea.

Idazle eta kazetari hazpandarrak Ziburuko herriko Urrezko Dominea jaso eban martiaren 11n, urteotan Herriko Etxea eta herriko alkarteei eskainitako laguntzea eskertzeko. Guy Poulou alkateak emon eutson dominea.

Ziburutik Donibanerako zubian dagoen kartelentzako oholean oharrak euskerara itzultzen ditu Dirassarrek. Eta bestelako euskerazko itzulpenak be egiten ditu herriarentzat. Ziburuko jai batzordeko kidea da, eta bera arduratzen da bertsolariez eta fandango lehiaketeaz Bixintxoetan. Ziburun egoitzea daukan Jakintza alkarteko kidea be bada. Lan horregaitik guztiagaitik emon deutsie herriko dominea.

Dirassarrek egin eban esker oneko berbaldian adierazo ebanez, bitxi egin jako omenaldia herriko hauteskunde kanpaina sasoian egitea, jakinez bere seme bat herriko abertzaleen zerrendan urkeztu dala, herriko auzapezarenaren kontra, beraz. Orain urte bi hildako Lore emaztea gogoan izan eban, eta berari eskaini eutson dominea.

Janbattitt Dirassar Hazparnen jaio zan, 1937ko zezeilaren 17an, Zelhai auzoko Irriberria baserrian. Hamazazpi urte besterik ez zituela hasi zan kazetari lanean. Basque Éclair izeneko egunkarian frantsesezko kronikak idatzi zituen hamar urtez; han ezagutu zituan Marijane Minaberri edo Gexan Alfaro. Sud Ouest-ek Basque Éclair erosi ebanean, bertan segidu eban, 25 urtean. Frantsesez idazten eban batez be, baina euskeraz bere bai zeuzertxu. Herria euskerazko astekarian lau hamarkadan jardu dau. 2003an aldizkariaren zuzendari izentau eben. 1996an Sarako Idazleen Biltzarrak saria emon eutson eta 2004tik euskaltzain ohorezkoa da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu