Eusko Jaurlaritzeak eta Euskerearen Erakunde Publikoak 2014rako sinatutako hitzarmena aurkeztuko dabe gaur Baionan

Bizkaie! 2014-04-01 11:27   Euskerea berbagai

Akordioak bi ardatz nagusi izango ditu: alde batetik, bi erakundeen arteko lankidetzarako bide nagusiak zehaztuko dira eta, bestetik, euskerearen alorrean lanean dabilzan Ipar Euskal Herriko eragileek aurkeztutako proiektuak diruz laguntzeko moduak zehaztuko dira.

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak eta Euskerearen Erakunde Publikoaren presidente François Maïtiak bi erakundeek 2014. urterako sinatu daben hitzarmenaren aurkezpena egingo dabe gaur, apirilak 1, Baionan, Kaserna handian. Hitzarmenak bi erakunde horreen mugaz gaindiko kolaborazinoa indartzea dau helburu.

Jaurlaritzatik aurreratu dabenez, akordioak bi ardatz nagusi izango ditu: alde batetik, bi erakundeen arteko lankidetzarako bide nagusiak zehaztuko dira eta, bestetik, euskerearen alorrean lanean dabilzan Ipar Euskal Herriko eragileek aurkeztutako proiektuak diruz laguntzeko moduak zehaztuko dira.

Holan ba, Patxi Baztarrikak eta François Maïtiak bi erakundeen arteko 2014rako hitzarmena aurkeztuko dabe arratsaldeko 15:30ean hasiko dan ekitaldian, Baionako Kaserna handiko Bakea gelan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu