Ttalaka.org euskal kulturearen gune barria aurkeztu dabe Donostian
2014-03-31 18:21Ttalaka Kultur Elkarteak Ttalaka.org euskal kultureari buruzko gune barria aurkeztu dau gaur, martiak 31, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Crowdfunding edo finantziazino kolektiboaren bidez batu dau alkarteak webgunea sortzeko eta beste zenbait baliabide tekniko pagetako behar eban diruaren zati bat.
Ttalaka Kultur Elkarteak Ttalaka.org euskal kultureari buruzko gune barria aurkeztu dau gaur, martiak 31, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Crowdfunding edo finantziazino kolektiboaren bidez batu dau alkarteak webgunea sortzeko eta beste zenbait baliabide tekniko pagetako behar eban diruaren zati bat.
Ttalaka Kultur Elkarteko kideek aurkezpenerako deialdi edegia egin dabe, kazetariez ez eze, jentez inguratuta egin gura izan dabelako aurkezpena. Bertan, alkarteko kideakaz batera, euskal kulturgintzako arpegi ezagunak be izan dira, proiektuan blogari lez parte hartuko dabenak, besteak beste, Aitziber Garmendia, Dorleta Urretabizkaia eta Arkaitz Gartziandia aktoreak eta Ibon Fernandez Gaztea irratiko esataria.
Euskereak zein euskal kultureak sarean daben presentzia handitu eta honeen konsumoa sustatzeko bokazinoz jaio da proiektua eta, horretarako, Araba, Bizkai, Gipuzkoa, Iparralde eta Nafarroan euskeraz egiten diran ekintza kulturalen inguruko informazino guztia batzen saiatuko dira.
Webgunea sei atalez osotuta egongo da: agenda kulturala, Ttalakariak (alkarrizketak), erreportajeak, blogak, Ttalaka (atal korporatiboa) eta hartu-emonetarako gunea. Herritarren babes ekonomikoa ez eze, administrazino publikoarena be jaso dau proiektuak Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren eskutik.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!