'Euskararen bihozfera' Ibilaldia 2014ko kantearen bideoklipa aurkeztu dabe

Bizkaie! 2014-03-31 11:14   Musikea

Barikuan aurkeztu eben Euskararen bihozfera aurtengo Ibilaldia jaiaren abestiaren bideoklipa. Gernikako Ibilguneko tabernan, Arrien zaharrean, izan zan ekitaldia. Eta ostean Obieta eta Esteibarregaz erromeria izan zan. Lan-talde handia ibili da bideoklipa grabetan.

Barikuan aurkeztu eben Euskararen bihozfera aurtengo Ibilaldia jaiaren abestiaren bideoklipa. Gernikako Ibilguneko tabernan, Arrien zaharrean, izan zan ekitaldia. Eta ostean Obieta eta Esteibarregaz erromeria izan zan. Urdaibai bera da bideoko protagonistea, benetan be irudi ederrak agiri dira.

Lan-talde handia ibili da bideoklipa grabetan. Errealizazinoa eta gidoia Oier Plazak egin dau, eta Aitor Ferrer izan dau laguntzaile. Produkzinoa Gotzon Bareño eta Eider Plazaren ardurea izan dira. Kamarakaz ibili dira Oier Plaza, Fermin Aio, Ager Galarza, Dani Ojanguren eta Kerman Goikuria. Ganera, itsasontzi bi erabili ditue, Urandere eta Jon Etxebarria.

Protagonista nagusiak Seber Altubeko LH4. mailako Peru Arteagabeitia, Amets Azula, Beñat Zobaran, Izar Larruzea, Eneko Arrien eta Goizalde Eizagirre izan dira.

Jon Urriolabeitiak eta Gorka Leonek idatzi dabe kantea. Euskararen bihozfera abestiak rocka, ska eta reggaea nahasten ditu abestiak, kantetako eta jantzan egiteko aproposa.

Ibilaldia 2014 Gernikan egingo da bagilaren 1ean, Euskararen bihozfera lemapean, Seber Altube ikastoleak antolatuta.

Euskararen bihozfera bideoklika ikusteko, hemen.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu