Scorpions izango da Gasteizko Azkena Rock jaialdiko bigarren talde burua

Bizkaie! 2014-03-26 10:46   Musikea

Scorpions talde aleman mitikoa Gasteizko Azkena Rock jaialdian sartuko da Rock 'n' Roll Forever Tour birearen barruan, eta holan, Blondie estadubatuarren ondoren, Mendizabalan bagilaren 20an eta 21ean egingo dan jaialdiko bigarren talde burua izango da, Last Tour Internationalek jakinarazo dauenez.

Scorpions talde aleman mitikoa Gasteizko Azkena Rock jaialdian sartuko da Rock 'n' Roll Forever Tour birearen barruan, eta holan, Blondie estadubatuarren ondoren, Mendizabalan bagilaren 20an eta 21ean egingo dan jaialdiko bigarren talde burua izango da, Last Tour Internationalek jakinarazo dauenez.

Talde alemanak 50 urteko ibilbidea dauka eta 160 miloe disko baino gehiago saldu eta 5.000 kontzertu baino gehiago emon ditu 80 herrialde baino gehiagotan. Hard rock musikearen ereserki handien egilea da talde alemana, esaterako, Rock You Like a Hurricane, Send Me An Angel edo Wind of Change.

Rudolf Schenkerrek sortu eban Scorpions Hannoverren, 1960ko hamarkadearen amaieran. Michael bere anaia, heavy metal musikeak dauen gitarrista handienetako bat, birritan batu jakon taldeari, baina azkenean behin betiko itxi eta bakarka hasi eban bere ibilbidea.

Hasieran, Scorpionsek Alemanian eta Europan izan eban arrakasta gehien, baina, Animal Magnetism (1980) diskoari esker, urrezko diskoa irabazi eban AEBetan eta, ordutik, taldearen ospea nazinoartekoa da. Garai horreek gogorrak izan ziran taldearentzat, Klaus Meine abeslariari egindako ebakuntza batean, ahotsa galdu ebalako. Halan da be, taldea itxiko ebala inoen zurrumurru guztiak isildu egin ziran 1982ko Blackout diskoagaz, eta gaur egun taldeko burua da oraindino.

Kontuak kontu, Scorpions taldeak bat egin dau Blondie, Violent Femmes, Wolfmother, Joe Bonamassa, Seasick Steve, Unida, Turbowolf, Kadavar, Royal Thunder, Bombus, Niña Coyote eta Chico Tornado eta 13 Left To Die taldeek osotzen daben Azkena Rock jaialdiko hamahirugarren edizinoko egitarauagaz.

Azkenik, antolakuntzeak jakinarazo dau bi egunetarako bonuaren eskaintzea (56 euro gehi 5 euroko banaketa gastuak), joan dan martiaren 18an amaitu zana, apirilaren 1era arte luzatu dala. Gainera, eskaintzak 5 euroko beherapena dakar ARF Passport dabenentzat (Ticketmaster sarean erosten badira sarrerak).

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu