Miguel Unamuno Saiakera Sariko azken lan irabazlea argitaratu dabe Bilboko Udalak eta Devenir argitaletxeak

Bizkaie! 2014-03-25 13:17   sariak-autortzak

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak eta Devenir argitaletxeak La tumba del filósofo Miguel Unamuno Saiakera Sariaren azken obra irabazlea argitaratu dabe. Joaquin Jareñok jaso eban igaz epaimahaiaren autortza hau Ludwig Wittgenstein pentsalariaren alderdi espiritualaren inguruan egindako lanagaitik, ohikoa baino parte-hartze handiena izan ebaneko edizinoan.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak eta Devenir argitaletxeak La tumba del filósofo Miguel Unamuno Saiakera Sariaren azken obra irabazlea argitaratu dabe. Joaquin Jareñok jaso eban igaz epaimahaiaren autortza hau Ludwig Wittgenstein pentsalariaren alderdi espiritualaren inguruan egindako lanagaitik, ohikoa baino parte-hartze handiena izan ebaneko edizinoan.

Filosofo vienarra Joaquin Jareñoren aurreko lanetan be izan da protagonista, berbarako, 2001ean argitaratu eban Religión y relativismo en Wittgenstein lanean. Oraingoan, bere lanaren edukia bizitzako zentzuaren hausnarketa baten ingurukoa da, heziketa katolikoa jaso eta bere munduko loturetatik askatzeko ikuspegiagaz, familiako ondasunei uko egin deutson judutar jatorriko gizaki baten emoitzarik bako fedearen bilaketearen ingurukoa.

Bilboko Udaleko iturriek jakinarazo dabenez, La tumba del filósofo Devenir poesia eta saiakera bilduman argitaratu dabe. 1984an, Juan Pastor poeta murtziarrak sortu eban Devenir, eta Ramon Gamoneda, Lasse Söderberg, Hilario Tundidor edo Antonio L. Bouza egileen lanak argitaratu ditu, besteak beste.

Joaquin Jareño Filosofian doktorea eta Master of Science da London School of Economicen. Cambridge eta Oxfordeko unibersidadeetan osotu eban bere prestakuntzea eta zenbait foro ospetsuetako kidea da, besteak beste, American Philosophical Association eta Österreichische Ludwig Wittgenstein Gesellschaft eta Zientzien Errusiar Akademiako zientzialari batzorde kidea. Gainera, Ética y periodismo (2009) eta Mundos en paralelo (2012) saiakeren egilea da.

La tumba del filósofo Miguel Unamuno Saikera Sariaren deialdi barriagaz batera argitaratu da. Deialdia apirilaren 30era arte dago zabalik. Lehiaketea bi atalek osotzen dabe, euskerea eta gaztelania, biak be gai librean, eta 6.000 euroko sari bana dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu