Kepa Etchandy argazkilari baionarrak 'Amerikanuak' liburua Buenos Airesko Liburu Azokan aurkeztuko dau

Bizkaie! 2014-03-25 11:10   Kulturea

Kepa Etchandy argazkilari baionarrak Amerikanuak liburua aurkeztuko dau Buenos Airesko Nazinoarteko Liburu Azokearen 40. edizinoan. Ameriketan diru dezente egin eta gero euren herrietara bueltau ziran euskaldunek eregitako baserrien argazki eta kontakizunen bildumea da liburua.

Kepa Etchandy argazkilari baionarrak Amerikanuak liburua aurkeztuko dau Buenos Airesko Nazinoarteko Liburu Azokearen 40. edizinoan. Ameriketan diru dezente egin eta gero euren herrietara bueltau ziran euskaldunek eregitako baserrien argazki eta kontakizunen bildumea da liburua.

Argentinako egonaldian, gainera, Buenos Airesek Euskal Herria ospatzen dau izeneko jaian hartuko dau parte Kepa Etchandyk, eta euskal etxe batzuk bisitauko ditu, bere lanak erakusteko asmoz. Buenos Aireseko Liburu Azokea apirilaren 24tik maiatzaren 12ra arte egingo da aurten.

Liburuaren euskarri nagusia irudiak badira be, irudiak ulertzen laguntzen daben testuak be dakarz. Halan da be, liburuaren editorea dan Roberto Landaburu idazle argentinarrak adierazo dauen lez, liburuaren asmoa ez da gaiari buruzko ikerketa sakona izatea. XIX. eta XX. mendeetan Ameriketara etorri zan euskal emigrazinoarena oso gai garrantzitsua eta zabala da. Liburuak, ostera, argazkilari batek hartutako irudi -eta ahots- batzuk baino ez ditu proponiduten, esan dau.

Euskal Herriko erakusmahaian aurkeztuko dau Kepa Etchandyk Amerikanuak liburua apirilaren 24an hasiko dan Buenos Aireseko Liburu Azokan. Esandako moduan, egonaldia aprobetxauta beste ekintza batzuetan be hartuko dau parte argazkilari baionarrak, besteak beste, maiatzaren 11an uriburuko Mayo Etorbidean egingo dan Buenos Airesek Euskal Herria ospatzen dau jaialdian. Horrezaz gan, euskal etxe batzuk bisitetako asmoa be badauka Etchandy jn.ak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu