CAF-Elhuyar sariak apirilaren 10ean banatuko ditue, Bergaran

Bizkaie! 2014-03-24 11:49   sariak-autortzak

Fausto eta Juan Jose Elhuyar anaiek Bergarako Mintegian wolframa isolatzea lortu ebenetik 230 urte bete diranean, Elhuyar efektua izan dabe ardatz sariok. Izan be, sormena, alkarlana, dibulgazinoa eta diziplinartekotasuna nabarmentzea da Elhuyar anaiei egin leioen omenaldirik onena, hain zuzen, Elhuyar efektua sortzea gizartean.

CAF enpreseak eta Elhuyar Fundazinoak antolatzen daben 2013ko CAF-Elhuyar sariak banatzeko ekitaldia apirilaren 10ean izango da Bergarako Errekalde jauregian, arratsaldeko 18:00etan.

Sariaren antolatzaileek gogorarazo dabenez, Fausto eta Juan Jose Elhuyar anaiek Bergarako Mintegian wolframa isolatzea lortu ebenetik 230 urte bete diranean, Elhuyar efektua izan dabe ardatz sariok. Izan be, sormena, alkarlana, dibulgazinoa eta diziplinartekotasuna nabarmentzea da Elhuyar anaiei egin leioen omenaldirik onena, hain zuzen, Elhuyar efektua sortzea gizartean. Horregatik, Elhuyar efektua izan dau ardatz CAF-Elhuyar sarien 2013ko edizino honek, azaldu dabe.

CAF-Elhuyar sarien 2013ko edizinoan, dibulgazino artikulu orokorrak, egilearen doktore tesian oinarritutako dibulgazino artikuluak eta zientzia kazetaritzearen arloko lanak 2.000na euro jasoko ditue, eta Zientzia Gizartean sorkuntza bekeak, barriz, 5.000 euro. Zientzia Gizartean bekea aurreko edizinoan emon zan lehen aldiz, eta zientziaren/teknologiaren eta gizartearen arteko alkarrekintzea landuko daben proiektuak laguntzen dira.

Edozein diziplina artistiko, soziologiko edo zientifikotako proposamenak onartuko dira sariketan: ikus-entzunezkoak, jantza edo musikearen ganekoak, esperimentu artistiko sozialak, argazkilaritzakoak, gizartea helburu daben ikerketa zientifikoak, azterketa soziologikoak eta abar. Arlo zientifiko eta teknologikoa zentzu zabalean interpretauko dabe egileek: kontzeptu zientifikoak, ikerketa, garapen teknologikoak, jazoera historikoak, etorkizunaren irudikapenak, erronkak, aurreretxiak, kezka sozialak edo zalantza etikoak eta abar.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu