Durangaldeko II. Maketa Lehiaketea aurrera doa

Bizkaie! 2014-03-20 13:49   Musikea

Martiaren 21ean, barriz, Bagauda, The Mockers eta Tigh Leash taldeen txandea izango da. Azken kontzertua, apirilaren 4an izango da eta Ekilibristak, Hozten eta Orion Child agertuko dira taula gainean. Kontzertu danak Zelaieta kontzertu gelan izango dira, gaueko 23:00etan.

Amorebieta-Etxano, Abadiño, Durango eta Iurreta udalerrietako gazteria sailek antolatu dabe lehiaketea. Parte hartzen dagozan bederatzi taldeen artean (Baraia, Ekilibristak, Etorkizun Beltza, Hozten, Ilunbeltzean, Rusted, Orion Child, The Mockers eta Tigh Leash) onenak 1.500 euroko saria irabaziko dau, eta euskerazko abestirik onenarentzako saria be izango da, 500 eurokoa.

Joandako martiaren 14an lehenengo emonaldia izan zan eta Baraia, Rusted eta Etorkizun Beltza taldeek jo eben. Martiaren 21ean, barriz, Bagauda, The Mockers eta Tigh Leash taldeen txandea izango da. Azken kontzertua, apirilaren 4an izango da eta Ekilibristak, Hozten eta Orion Child agertuko dira taula gainean. Kontzertu danak Zelaieta kontzertu gelan izango dira, gaueko 23:00etan.

Autobus zerbitzua jarriko da, debalde, lehiaketea antolatzen daben beste herrietatik zuzeneko ekitaldi horreetara joan nahi dabenentzat.

Lehiaketea irabazten daben taldeek azken kontzertua eskainiko dabe, eta bertan banatuko dira sariak, 2014ko maiatzean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu