Bilboko Fant, XX. Zinema Fantastikoko jaialdian 576 film izango dira aurten

Bizkaie! 2014-03-19 17:37   Barriak

Fant, Bilboko XX. Zinema Fantastikoko jaialdiak filmak aurkezteko epea zarratu dau. Danetara, 37 herrialdetako 576 film jaso ditue, igaz baino 92 film gehiago. Datorren maiatzaren 9an abian jarriko dan jaialdiak nazinoarteko epaimahaia be aukeratu dau dagoeneko: Matthew Robbins gidoigile, zuzendari eta produktorea, Carlos Areces antzezlea, eta Andrea G. Bermejo kritikaria.

Fant, Bilboko XX. Zinema Fantastikoko jaialdiak filmak aurkezteko epea zarratu dau. Danetara, 37 herrialdetako 576 film jaso ditue, igaz baino 92 film gehiago. Datorren maiatzaren 9an abian jarriko dan jaialdiak gainera, edizino honetako nazinoarteko epaimahaia be aukeratu dau dagoeneko: Matthew Robbins gidoigile, zuzendari eta produktorea, Carlos Areces antzezlea, eta Andrea G. Bermejo kritikaria.

Euskadi eta Estaduko filmak aurkezteaz gan, Alemania da lan gehien bialdu dituan Europako herrialdea, baina beste herrialde batzuetatik be jaso dira, berbarako, Kroazia, Irak, Iran, Egipto, Zipre, Norvegia, Erresuma Batua, Mazedonia, Nepal, AEB, Kanada, Argentina, Taiwan… Jatorri desbardinetako aukera zabal honek munduko edozein lekutan egiten dan zinema fantastikoaren erakusleiho bihurtzen dau berriro be jaialdia.

Aurreko urteetan lez, Atal Ofiziala osotuko daben film luzeak pelikularik onena, gidoirik onena eta zuzendaritzarik barritzaileena sarietan lehiatuko dira, azken bi horreek Euskadiko Gidoigile Alkartearen eta Fas Zine Klubaren eskutik, hurranez hurran. Film laburrei jagokenez, epaimahaiak eta publikoak emoten daben film laburrik onena saria eskuratzeko lehiatuko dira (3.000na euro) eta euskal film laburrik onena saria (2.000 euro).

Aurten irabazle izango diran Atal Ofizialeko film luzerik onena, film laburrik onena eta euskal laburrrik onena aukeratu beharko dauen epaimahaia osotuko dabe Matthew Robbins gidoilari, zuzendari eta produktoreak, Steven Spielbergegaz (Loca evasión) eta Guillermo del Torogaz (Mimic eta Pinocho filmak) idazten kolaborau dauena, eta El dragón del lago de fuego, Nuestros maravillosos aliados eta Bingo filmak zuzendu dituana; Carlos Areces antzezleak, Museo coconut, Muchachada nui eta La hora chanante saioetan parte hartzeagatik ospetsu, eta Balada triste de trompeta edo Los amantes pasajeros lanetan jarduteagaitik; eta Andrea G. Bermejok, Cinemanía eta El Duendeko zinema kritikariak, sarean oso ospetsua dana bere El tarjetero de Margot blog ezagunaren eta Twitterreko @margotenenbaumm kontuagaitik


Trailer faltsuen lehiaketea eta Nontzefilmak

Trailer faltsuen lanak aurkezteko epea zabalik dago apirilaren 15era arte; eta datorren martiaren 28an amaituko da, barriz, Nontzefilmak lehiaketarako lanak bialtzeko epea; lanak antolatzaileen webgunearen bitartez aurkeztu behar dira eta hiru sari izango dira eskuragarri: zinemako film onena (1.500 euro); animazinozko film onena (1.500) eta euskerazko lanik onena (2.000 euro).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu