Alex Txikonek eta Pablo Otxoak Base saltoa egin dabe gaur Portugaleteko Bizkaia Zubitik
2014-03-19 13:35Garapenerako nazinoarteko lankidetzan dabilen InAurora plataformeak lasteri martxan jarriko dauen Basu bat ur kanpainearen alde (For a Glass of Water) nazinoarteko kanpainea babestu dabe Alex Txikonek eta Pablo Otxoak.
Garapenerako nazinoarteko lankidetzan dabilen InAurora plataformeak lasteri martxan jarriko dauen Basu bat ur kanpainearen alde (For a Glass of Water) nazinoarteko kanpainea babestu dabe Alex Txikonek eta Pablo Otxoak.
Euskal Fondoaren proiektua da InAurora, batez be komunikazinoaren arloan lan egiten dau, eta orain eskuartean dauen ekimen honek urari eta lurrari lotutako giza eskubideak genero ikuspegitik aldarrikatzea dau helburu. Sensibilizazino kanpaina parte-hartzailea izango da eta, beste ekintza batzuen artean, basu bat ur eroango dau Herbehereetatik El Salvadorrera: 13.707 km, 9 etapatan. Ibilbidea iruditan eta ikus-entzunezkoen bitartez jarraitu ahal izango da Sarean.
Kontuak kontu, gaurko saltoa da Alex Txikonek eta Pablo Otxoak egindako ekarpena.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!