'Lurrera doana, itsasora doa' ekimena Amarratz Surf Taldearen eskutik

Bizkaie! 2014-03-18 09:55

Amarratz Surf Taldearen ekimenez, datorren zapatuan, martiaren 22an, goizeko 11:00tan amarroztarrek zein interesa daben guztiek hitzordua dabe Barrikako hondartzako aparkalekuan hondartzea garbitzeko. Modu honetan Surfrider Foundation Europeko Itsas Ekimenekaz bat egitea da asmoa

Amarratz Surf Taldearen ekimenez, datorren zapatuan, martiaren 22an, goizeko 11:00tan amarroztarrek zein interesa daben guztiek hitzordua dabe Barrikako hondartzako aparkalekuan hondartzea garbitzeko. Modu honetan Surfrider Foundation Europeko Itsas Ekimenekaz bat egitea da asmoa.

Danontzako egun berezia izango da, umeek, gazteek zein nagusiek itsas hondakinak jaso eta sailkatzeko aukerea izango dabelako.

Horrezaz gan, Critical, Momik, Biziera eta Urgarbiren bitartez ingurumenagazko kontzientziazinoarako tailer artistikoak izango dira.

Agurtzeko txitxiburduntzia antolatu dabe hondartzan bertan eguraldiak laguntzen badau edota Barrikako Nagusien Etxean eguraldi txarra izan ezkero.

Asmoa abiapuntua ezartzea da, etorkizunean gure hondartzak eta itsaslabarrak garbi eukiteko ekintzakaz jarraitzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu