Europako jantzari onenak batuko dira Bilboko BreakOnStage jaialdian, martiaren 29an

Nagore Ferreira Zamalloa 2014-03-17 14:01   Kulturea

Kultura urbanoak gustuko dituenen urteroko hitzordua hur dago. Izan be, gaur aurkeztu dabe martiaren 29an Bilbao Arenan egingo dan BreakOnStage nazinoarteko jaialdia. 14. edizino honetan be Europako talderik onenek egingo dabe jantzan Bilbon, besteak beste, The Ruggeds, Inesteam, Kaynix eta Poe One taldeek.

Kultura urbanoak gustuko dituenen urteroko hitzordua hur dago. Izan be, gaur aurkeztu dabe martiaren 29an Bilbao Arenan egingo dan BreakOnStage nazinoarteko jaialdia. 14. edizino honetan be Europako talderik onenek egingo dabe jantzan Bilbon, besteak beste, The Ruggeds, Inesteam, Kaynix eta Poe One taldeek.

Bilbon egin dabe jaialdiaren aurkezpena, Foru Liburutegian, BreakOnStageko zuzendari Imanol Garaizabalek, Bizkaiko Kultura diputadu Miren Josune Ariztondok eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza zinegotzi Ibone Bengoetxeak.

Martiaren 29an saio benetan ikusgarria eskainiko dabe Bilbao Arenan, Ariztondoren esanetan, ia ezinezkoak emoten daben mobimentuak eginez. Orain hamalau urte hasi zan martxan BreakOnStage, Elorrioko Arriola Antzokiaren ekimenez. Inork ez leuke pentsauko hain urrun helduko zanik festibala, Bengoetxeak eta Garaizabalen esanetan. Aurreikuspen guztiak hobetu ditu, ganeratu dau Bilboko zinegotziak.

Jaialdiak zati bi izango ditu, lehenengoa, 20 saio laburrez osotutako orduko biko ikuskizuna, eta bigarrena, hip-hop kontzertua, Rayden musikari madrildarraren eskutik. Uriko kulturak eten barik mobiduten dira, eboluzionetan dabilz geratu barik. Europan momentu honetan dagozan dizplina barritzaileenak eta interesgarrienak Bilbora ekarten ahalegindu dirala azaldu dau Garaizabalek. "aialdiak ospe ona dauka -adierazo dau- edonork ikusi eta parte hartzeko moduan planteetan dogulako.

Bilbon Europako proposamen ikusgarrienak batuko dira, eta talde bakotxak hiru-lau minutuko saioa eskainiko dau. Hogeita hamar ikuskizunetik gora izango dira, ordu biko programazino intensoa, jaialdiko arduradunaren berbetan.

Hainbat formatu eta diziplinatako emonaldiak egingo ditue. Holandako The Ruggeds taldea munduko breakdance txapelketan, Battle Of The year 2013 dalakoan, txapeldunorde izan zan. Parisko Inesteam bandean power-move izeneko mobimentuz osotutako saioa eskainiko dabe. Poe One jantzari mitikoa be Bilbora etorriko da. Breakdanceko mobimentu asko berak asmautakoak dira, nabarmendu dau Garaizabalek. Beste makinatxu bat taldek be hartuko dabe parte, tartean, Rst Crew, Kaynix, Vocaliks eta Chey.

Martiaren 29an, BBK Salan, 1vs1 Bboyinh Battle lehiaketea egingo da, 15:00etan. Finala, ostera, BrakOnStagen egingo da. Irabazlea Madrilen egingo dan txapelketerako sailkatuko da, eta handik Europakora.

BreakOnStage Dirt-Jump Lehiakateak irudi ikusgarriak eskainiko ditu, duda barik. Zazpi metroko ranpa erraldoian bertoko 4Bmx Rider onenek egingo dabe salto, Ibai Gaztelumendik, Miel Lazkanok, Martxal Arribillagak eta Jon Sagredok. Barrikuntzei jagokienez, Bost Urban Dance izeneko lehiaketan Euskal Herriko bost jantza-urbano talde onenek hartuko dabe parte. Irabazleak 3.000 euro jasoko ditu.

Aurten 10 urte arteko umeek debalde sartzeko aukerea eukiko dabe, persona nagusi bategaz badoaz. sarrerea prezioa 10 eurokoa da aurretik erosi ezkero, lehiatilan, barriz, 12 eurokoa.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu