Asier Serrano idazle eibartarrak 'Abisalia' ipuin liburua kaleratu dau
2014-03-17 10:45 KultureaIa obsesino bihurtutako gaiak ditu ardatz Asier Serrano idazle eta musikari eibartarraren Abisalia (Txalaparta) ipuin liburuak. Egilea bere bizipenetatik abiatu da gai unibersalen ganean berba egiteko. Narrazinoak izan arren, poesiak indar handia dauka testuetan.
Ia obsesino bihurtutako gaiak ditu ardatz Asier Serrano idazle eta musikari eibartarraren Abisalia (Txalaparta) ipuin liburuak. Egilea bere bizipenetatik abiatu da gai unibersalen ganean berba egiteko. Narrazinoak izan arren, poesiak indar handia dauka testuetan.
Idazle eibartarraren sorkuntzetan behin baino gehiagotan agertu izan diran elementuak topauko ditu irakurleak, berbarako, erlojua, erlojugilea eta Lorelei. Kontu gordinak eder eta gozo adierazo ditu Serranok, horretako bat poderea da. Abisaliako gobernu muetak agiri dira liburuan, eta bere jaioterri Eibarren antza daukala autortu eban aurkezpenean. Eibar bera be idazlearen beste obsesinoetako bat ei da.
Ipuinek loturea daukie euren artean, kostau jako, antza, baina lortu dau azkenean ordenetea. Horregaitik, egilearen eretxiz, hobe da kontakizuneak liburuan datozan ordenean irakurtea.
Asier Serrano Lasaren (Eibar, 1975) lehenengo poesia liburua 1997an argitaratu zan, Bada hiri gorri bat. Ordutik, hainbat lan kaleratu ditu: Picassoren zaldia, Hiri gorritik eta Desterratuen piztiarioa. 2001ean, Hoteleko kontuak narrazino bildumea eta Mari Basajauaren eremua umeentzako liburua atera zituan. Horrezaz gan, nobela bi ditu: Eskuetan mapak eta Erlojugilea. Literatureaz aparte, musika munduan makinatxu bat behar egindakoa da: Lorelei taldeko abeslaria eta letragilea izan zan, eta bakarka hainbat disko ditu, besteak beste, Ez esan inori, Hoteleko kontuak eta Gerrari bai.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!