Artzain Eskolako makilea artzaintzako 13 profesional barrirentzat, 9 gizon eta 4 emakume

Bizkaie! 2014-03-14 14:08

Artzain Eskoleak bere hamazazpigarren ikasturtearen amaierea ospatu dau gaur, ardi latxaren defentsan eta artzainen prestakuntzan ibilbide sakona egin eta gero, artzaintzea profesionalizetako eta artzaintzeak Euskadin jarraipena izatea bermatzeko helburuagaz.

Artzain Eskoleak bere hamazazpigarren ikasturtearen amaierea ospatu dau gaur, ardi latxaren defentsan eta artzainen prestakuntzan ibilbide sakona egin eta gero, artzaintzea profesionalizetako eta artzaintzeak Euskadin jarraipena izatea bermatzeko helburuagaz. 1997an zentroa martxan jarri zanetik, Arantzazuko Gomiztegi baserrian (Oñati) dagoan eskola honetan 110 artzain baino gehiago trebatu dira, eta ardi sektorearen sare sozioekonomikoan sartzea be lortu dabe. Zentroko arduradunen eretxiz, zifra oso ona da.

Aurten 13 persona ibili dira eskolan, 9 gizon eta 4 emakume, eta, horreekaz, 223 ikasle dira guztira Artzain Eskolatik pasautakoak, eskoleak egin dituan hamazazpi urteotan.

Artzain Eskolako ikasturte amaierako ekitaldian, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuorde Bittor Orozek lehen sektorea gizarte osoaren mesedetan egiten dagoan lan garrantzitsua goraipatu dau. Zehatz esateko artzaintzeak izan dauen garapena azpimarratu dau. Orozen berbetan, bilakatzen eta garai barrietara egokitzen jakin dauelako iraun dau bizirik; instalazinoak modernizau eta teknologiak, gobernetako teknikak, elikadura edo produktuaren elaborazinoa hobetu ditualako. Profesionalizazino horren isla dira Artzain Eskolan trebatutako 225etik gorako ikasleak.

Orozek artzainen produktua nabarmendu dau, gaztaia: Artzainek lortu dozue gizarteari gure gastronomiaren produktu izarretako bat eskaintzea, bitxi preziatu bat. Produktu errekonozitua eta baloratua, hurreko produktua, konfiantzazkoa, nekazaritzako elikagaien euskal industrian arrakastaz garatzen asmau dauena.


Ikasleen profila

Azken ikasturte hau arrakastaz amaitu daben 13 ikasleetatik, 2 gipuzkoarrak dira, 2 bizkaitarrak, 1 arabarra, 3 nafarrak eta 5 beste erkidego autonomo batzuetakoak.

Zifra globalei jagokenez, Artzain Eskoleak egin dituan 17 urteotan ikasleen % 70 EAEkoak izan dira. Ikasle gehien emon dituan lurraldea Gipuzkoa da (75), eta ondoren dagoz Bizkaia (42) eta Araba (35). Era berean, esanguratsuak dira Nafarroatik etorritako ikasleena (27) eta estaduko beste erkidego batzuetatik etorritakoena (18), bai eta atzerritik etorritakoena be (26).

Edadeari jagokonez, ikasleek 27 urte ditue bataz beste, eta ikasleen % 94 abeltzain gazteen kategorian sartzen dira, abeltzaintzearen sektorerako laguntzen ikuspegitik. Ikasle guztietatik % 51 artzainak edo artzainen seme-alabak dira, eta ardien sektorerako bokazino argia dabe. Zehatz esateko, 115ek baino gehiagok artaldea dabe dagoeneko, batez beste 355 burugaz.


Ikastaroaren ezaugarriak

XVII. ikastaro trinkoa 2012ko urrian hasi zan, eta bost hilebete iraun dau: hamar astez teoria emon da, aldi berean 50 buruko artalde bat zainduz, eta bisitak eginez laborategi, instalazino, gestino zentro, nekazaritza eskoletara eta abar; eta beste hamar astez praktikak egin ditue artzain profesionalen baserrietan.

Ikastaroaren edukiari jagokonez, historiari eta artzaintza iraunkorraren orokortasunei lotutako gaiak landu dira, artaldearen elikadurea eta manejua, ugalketearen eta hautaketearen manejua, marketina eta merkaturatzea, kudeaketa tekniko-ekonomikoa eta gaztaia, gaztazahar, mami eta zezinearen elaborazinoa.


Omenduak

Artzain Eskolako ikasturte amaierako ekitaldian, ikasleei diplomak eta makilak emoteaz gan, Juan Joxe Aranguren eta Arantza Segurola artzainei eta Labayru Ikastegiari omenaldia egin jake, artzaintza sustatzen eta balioesten egin daben lanagaitik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu