Garikoitz Mendizabal txistulariak bost kontzertu emongo ditu egunotan Hego Korean

Bizkaie! 2014-03-13 09:56   Musikea

Martiaren 14an eskainiko dau lehenengo kontzertua Garikoitz Mendizabal txistulari zestoarrak Seulen, Chun Cheon Philarmonic Orchestreagaz batera. Beste hiru emonaldi eskainiko ditu, hilaren 16, 18, 19 eta 21ean, Etxepare Euskal Institutuko iturriek adierazo dabenez.

Martiaren 14an eskainiko dau lehenengo kontzertua Garikoitz Mendizabal txistulari zestoarrak Seulen, Chun Cheon Philarmonic Orchestreagaz batera. Beste hiru emonaldi eskainiko ditu, hilaren 16, 18, 19 eta 21ean, Etxepare Euskal Institutuko iturriek adierazo dabenez. Txistu Symphonic egitasmorako egindako lanak joko ditue.

Bost kontzertuko birea egingo dau Hego Korean. Tolosako Udal Txistularien Bandako kideak lagun dituala, kontzertu sinfoniko bi egingo ditu Chun Cheon Philarmonic Orchestra eta Gyongbook Philharmonic Orchestrakaz, eta beste hirurak formatu txikikoak izango dira. Korean bertan bizi dan Unai Urrecho izango dau zuzendari.

Martiaren 14ko kontzertua, beraz, Chun Cheon Philarmonic Orchestregaz joko dau, eta hilaren 21ean, ostera, Gyongbook Philarmonic Orchestreagaz. Domekan, martiak 16, Dokdo irlan izango da Mendizabal, Tolosako Udal Txistulariekaz batera. HIlaren 18an, martitzena, Busan urian daukie saioa, Tolosako txistulariekaz, eta amaitzekoi, 19an, Espainiako enbajadan joko dau.

Etxepareko ordezkarien esanetan, orkestra bi horreekaz Hego Korean joteko aukerea, gure kulturan garrantzi handia dauen eta munduan bakarra dan txistua atzerrian ezagutarazteko aprobetxau nahi da.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu