'Ni, Petti buhamea' pastorala martxan da Garindainen

Bizkaie! 2014-03-12 16:09   Kulturea

abuztuaren 3an Garindainen taularatuko dan Ni, Petti buhamea pastorala. Urtarrilean hasi ziran antzezlanean beharrean, danetara ehun bat garaindaitarrek hartuko dabe parte egitasmoan. Buhame edo ijitoek Zuberoan bizi izandako egoerea azaldu gura dau Berzaitzek.

Pier-Pol Berzaitz kantariak idatzi dau garagarrilaren 27an eta abuztuaren 3an Garindainen taularatuko dan Ni, Petti buhamea pastorala. Urtarrilean hasi ziran antzezlanean beharrean, danetara ehun bat garaindaitarrek hartuko dabe parte egitasmoan. Buhame edo ijitoek Zuberoan bizi izandako egoerea azaldu gura dau Berzaitzek.

Zuberoako Garindain herriak buhame edo ijito ospea izan ei dau beti. Hari horri oratu deutso Berzaitzek Ni, Petti buhamea pastorala idazteko. Petti izeneko mutil gaztea da protagonistea, mutil ederra da, eta herriko Aiñez neskeagaz maitemintzen da. Herriko familia aberats bateko alabea da Aiñez, haren aitak ez dau ijitorik gura familian, izan be Petti ederra bai, baina buhamea da eta. Aiñezen aitak Petti kartzelan sartzen lortuko dau. Mutilak Baionara egingo dau iges eta han Agosti Xaho zuberotar politikari ezagunarentzat beharrean hasiko da. Handik urte batzutara Ameriketara doa Petti, eta han hilko da, Garindain sekula barriro ikusi barik.

Mixel Arrotze errejenteak zuzenduko dau pastorala, eta berak aukeratu dau Petti personaia jokatu dauen Kaiet Borda gaztea. Aiñezen papela Patricia Etxebarnek egingo dau. Ganerako kargu nagusiak ondokoak dira: Martine Beheregarai (Aiñezen ama) eta Arnaud Laphitze (Aiñezen aita), Johañe Larrainegi (Agosti Xaho).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu