Danele Sarriugarte elgoibartarrak 'Erraiak' lehenengo liburua kaleratu dau
2014-03-12 12:54 Kulturea2012ko Igartza sariaren emoitzea da Danele Sarriugartek aurkeztu barri dauen Erraiak (Elkar) nobelea. Bikote baten hartu-emonaren amaierea da istorioaren abiapuntua. Emakume baten bakarrizketea, bere obesinoaren kontaketea, hori da idazle elgoibartarraren eleberriaren ardatza.
2012ko Igartza sariaren emoitzea da Danele Sarriugartek aurkeztu barri dauen Erraiak (Elkar) nobelea. Bikote baten hartu-emonaren amaierea da istorioaren abiapuntua.
Emakume baten bakarrizketea, bere obesinoaren kontaketea, hori da idazle elgoibartarraren eleberriaren ardatza. Ikuspuntu partziala emon gura izan deutso istorioari, apropos. Bikote hausturearen ingurukoak be agiri dira kontakizunean, familia, lagunak, gizartea eta abar.
Narratzaileak egurra banatzen dau ezker-eskuma, eta egurra banatzen dau bere buruarentzat bere bai, tonu ironiko nabarmenagaz. Barruko sentimendurik gordeenak be agirian geratzen dira, obesino guztiak, lotsa barik.
Idazle gazteak sustatzeko asmoz, Elkar argitaletxeak, Beasaingo Udalak eta CAF enpreseak urtero antolatzen dabe Igartza Saria. Aurkeztutako proiektu onenak 6.000 euroko diru laguntzinoa jasoten dau, liburua idatzio ahal izateko.
Danele Sarriugarte Elgoibarren jaio zan 1989. urtean. Itzulpengintzan lizentziaua da eta Elearazi itzulpen blogaren kudeatzailea, Garazi Arrulagaz batera. Hauxe da argitaratu dauen lehenengo liburua.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!