Euskal Onomastika Datutegiaren sareko bersinoa eguneratu dau Euskaltzaindiak
2014-03-12 10:56Euskaltzaindiak bere webgunearen bidez plazaratzen dauen Euskal Onomastika Datutegiaren bersino eguneratua ipini dau sarean. Bersino honetan, besteak beste, Amerikako eta Asiako toponimiaren datuak batu dira, 567 toponimo danetara.
Euskaltzaindiak bere webgunearen bidez plazaratzen dauen Euskal Onomastika Datutegiaren bersino eguneratua ipini dau sarean. Bersino honetan, besteak beste, Amerikako eta Asiako toponimiaren datuak batu dira, 567 toponimo danetara.
Euskal Onomastikearen Datutegian Euskaltzaindiaren onomastika batzordearen lanak batzen dira. Beharrok lau multzo nagusitan banatuta dagoz, deitura edo abizenak (Agirre, Etxebarria,...), ponte izenak (Eneko, Leire, Miren,...) eta leku-izenak, eta azken honetan modu askotakoak: probintziak, eskualdeak, herriak, mendiak, ibaiak eta abar.
Oraintsu egin dan bersino eguneratu barriak 170. (Amerikako toponimia) eta 171. (Asiako toponimia) arauak jaso ditu. Horrek 237 eta 330 lekuren izenak batzea ekarri dau, hau da 567 toponimo. Exonomastika batzordeak egindako lan guztiak konsultau daitekez daborduko EODAn.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!