Lea-Artibaiko taldea izan da nagusi Markina-Xemeinen

Bizkaie! 2014-03-11 16:45   Bertsolaritzea

Gaur hasi da aurtengo Bertsolari gazteen XXII. BBK Sariketea Markina-Xemeinen jokatu dan saioagaz, Lea-Artibai eta Bilboaldeko taldeen artean. Saioa Markina-Xemeingo Lea Artibai ikastetxean izan da eta bertako ikaslez beteta egon da. Irabazlea Lea-Artibai taldea izan da.

Sariketa honetan, saioak sailkapen-izaerakoak dira. Beraz, galtzailea (Bilboaldea) kanporatuta geratzen dan bitartean, irabazlea (Lea-Artibai) finalaurrekoetara pasau da zuzenean eta hilaren 19ko lehenengo finalaurrekoan igazko irabazlea izan zan Durangoko taldearen kontra lehiatuko da.

Gaurko saioko aurkezlea Maddi Ibaibarriaga izan da eta epaimahaia Juanjo Respaldiza, Alaitz Etxanobe eta Miriam Juaristik osotu dabe.

Ondokoak izan dira kantau daben bertsolari gazteak:

- Lea-Artibai taldean, Aissa Intxausti, Graxi Arregi, Naroa Loiola, Jone Antsotegi, Eneko Arrate eta Nerea Ibarzabal.

- Bilboaldeko taldean, barriz, ondokoek kantau dabe: Markel Baroja, Ander Anakabe, Iker Garitagoitia, Andere Molinuevo, Peio Molinuevo eta Txaber Ormazabal.

Puntuazinoari jagokonez, Lea-Artibai taldeak, danetara, 433 puntu jaso ditu eta Bilboaldeak, barriz, 375.

Bestalde, bihar izango da hurrengo kanporaketea Zallan, Mimetiz herri ikastetxean, goizeko 10:00etan. Aurrez aurre Arratia eta Enkarterri izango dira.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu