Musika-Música programeak 35.400 ikus-entzule batu ditu Bilbon

Bizkaie! 2014-03-11 10:02   Musikea

Bilbao 700 Fundazinoak antolatzen dauen Musika-Música programeak 35.422 ikus-entzule batu ditu bere hamahirugarren edizinoan. Sarrera guztien % 20 Frantzian saldu zirala eta Euskal Autonomia Erkidegotik (EAE) kanpoko musikazaleek sarrera ugari erosi dituela nabarmendu dabe antolatzaileek.

Musika-Música Bilbao 2014 jaialdia martiaren 7an, 8an eta 9an egin da Euskalduna Jauregian. Aurtengo programearen izenburua Beethoven eta Brahms: Bilbon alkarturik izan da eta guztira 80 kontzertu eta 600 artista profesional egon dira musika klasikoko hiru eguneko jardunaldi trinkoan.

Bilbao 700 Fundazinoak balantze oso baikorra egin dau, eta orkestretan erakutsitako maila musikal handia nabarmendu dau. Era berean, dagoeneko datorren urteko programa barria lantzen dagozala iragarri dau, eta Barrokora bueltetako aukerea aztertzen dagozala, zehatz esateko, 1865era, Bach, Haendel eta Domenico Scarlattiren sasoira.

Bestalde, EAEko, Errioxako, Kantabriako, Asturiaseko edo Gaztela-Leongo musika eskoletako 700 ikaslek eskainitako kontzertuak be nabarmendu ditu antolakuntzeak. Kioskoan eta Von Bülow aretoan eskainitako kontzertu horreek jentaurrekoak izan dira eta jentearen erantzuna sekulakoa izan da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu